
Pinchas Zukerman izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista
Euskadiko Orkestrak nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean.
Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia interpretatuko du, eta Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ joko du.

Zukerman eta Forsyth izar handiak izango dira larunbat honetako Matinéearen protagonistak
Egunotan Denboraldi Sinfonikoan Euskadiko Orkestrarekin eszenatokia partekatzen ari diren Pinchas Zukerman biolinaren mitoak eta Amanda Forsyth biolontxelojoleak Miramongo Matinéeen edizio berezia eskainiko dute larunbat honetan, azaroak 30, 11:00etan. Azken sarrerak salgai.

Pinchas Zukerman eta Amanda Forsythek eszenatokia partekatuko dute berriz Euskadiko Orkestrarekin
Euskadiko Orkestrak laugarren kontzertu-programan nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean.
Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ interpretatuko du, eta Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia joko du.

120 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimen berrirako
Proiektu parte-hartzaile honen lehen edizio honetan abeslari ez profesionalek eszenatokira igo eta Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera izango dute.
‘Va Pensiero’, ‘Il Trovatore’ eta ‘Maite’ kantatzea errealitate bihur daiteke orkestra handi batekin zuzenean abestu nahi dutenentzat.

Miramon Brass izango da larunbat honetako Matinéearen protagonista
Hamabi kidez osatutako metal-taldeak obra operistiko ezagunen sei moldaketa hautatu ditu larunbat honetan, azaroak 16, 11:00etan, Miramonen izango den kontzerturako. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoari
Estoniar zuzendaria lehendabizikoz arituko da Euskadiko Orkestraren buru, Fauré, Sibelius eta Schumannen obrez osatutako programa batean. Azken honen ‘Biolinerako Kontzertua’ interpretatuko du bakarlari letoniarrak, hainbat urteren ostean orkestrara itzuliko dena, nazioarteko izar batean bilakatuta.
Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau azaroaren 15etik 22ra izango da Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon, eta sarrerak salgai daude.