Ostirala 26 Iraila, 2025

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldi Sinfonikoa inauguratuko du Berlioz eta Ravelekin

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldi Sinfonikoa inauguratuko du Berlioz eta Ravelekin

Miren Urbieta-Vega, Berliozen ‘Herminie’-ren interpretazioan, eta Landarbaso Abesbatza (Gasteizen izan ezik), Ravelen ‘Daphnis et Chloe’-ren interpretazioan, izango ditu orkestrak ondoan lehen programa honetan.

Sarrerak salgai daude Donostia, Bilbo eta Iruñeko kontzertuetarako, 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoari hasiera emango dio ‘Berlioz / Ravel’ izeneko kontzertu-programarekin. Stefan Blunierrek zuzendutako kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, irailak 29, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; astearte eta asteazkenean, irailak 30 eta urriak 1, Donostiako Kursaal Auditoriumean; ostiralean, urriak 3, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta larunbatean, urriak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Euskadiko Orkestraren Denboraldi berrian, programak protagonismoa ahotsari emango dio. Lehenengo, ahots solistari, Miren Urbieta-Vegaren ahotsari. Hector Berliozen Herminie lanean solista papera hartuko du euskal sopranoak. Frantziarrak gaztaroan idatzi zuen obra hau eta Sinfonia fantastikoaren melodia ospetsuetako batzuk aurreratzen dituen eszena lirikoa da. 2014an Viñas lehiaketan garaipena eskuratu zuenetik, Urbieta-Vegaren ahotsa ohikoa izan da Espainiako antzokietan: Bartzelonako Liceu, Madrilgo Teatro Real edo Oviedoko Operan, adibidez. Baina, opera arloko errepertorioko titulu nagusietan parte hartu izanaz gain, abeslari donostiarrak beti gorde izan du bere lanaren zati bat euskal konpositoreen musika defendatzera eta, horren ondorioz, behin baino gehiagotan, bere jarduera Euskadiko Orkestrarenarekin lotuta egon izan da.

Bigarren zatian, orkestrak Landarbaso Abesbatzarekin bat egingo du. Errenterian egoitza duen Gipuzkoako abesbatza nagusi honek nazioarteko ia 20 sari eskuratu ditu eta azkena abuztuan lortu zuen Tokion. Orkestrak eta abesbatzak elkarrekin Maurice Ravelen sorkuntza-lan handinahienetako bat interpretatuko dute: Daphnis et Chloe ballet sinfoniko-korala. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin “nire ametsetako Grezia leialki birsortzea” lortu nahi izan zuen Ravelek. Obra eszeniko gisa arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, laster jaso zuen orkestra baten erabilera birtuosoarekin lotutako aitortza. 2025ean, Ravel jaio zeneko 150. urteurrena ospatuko dugu eta, ziburutarra Euskadiko Orkestraren ibilbidean funtsezko egilea izan denez gero, haren musikak leku garrantzitsua beteko du Denboraldi berri honetan. Gasteizen Ravelen obra honen abesbatzarik gabeko bertsioa interpretatuko da, Kontserbatorioaren eszenatokiaren espazio-arrazoiengatik.

Stefan Blunier zuzendari suitzarra, Portoko Casa da Musicako maisu titularra eta erromantizismo osteko errepertorioan aditua, izango da emanaldiko zeremonia-maisua.

 

 

Sarrerak eta abonamenduak

 

Donostia, Bilbo eta Iruñeko kontzertuetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera. Bestalde, hiru hiri horietako abonuen salmenta ere zabalik dago, 85 eurotik aurrera, euskadikoorkestra.eus webgunean edo 943013232 telefonoan.

 

 

25/26 Denboraldia

 

Euskadiko Orkestrak gogoeta egiteko, izaera kritikoa sortzeko eta norbanakoaren eta taldeko pentsaeraren askatasuna handitzen duen kontzientzia eratzeko tresnak gizartearen zerbitzura jartzeko helburuari eusten dio. Horregatik, Denboraldi berri honetan musika-literatura zabaletik argumentu berriak atera ditugu, misio honetan gidalerro eta sostengu diskurtsibo gisa balio izango digutenak. Ikusiko ditugu, besteak beste, borroka-, salaketa- eta erresistentzia-adibideak, iragatearen eta amaiera baten kontakizunak, ametsetik esnatzearenak, dena Kontzertu Denboraldian zehar. Denboraldi honek, gainera, Ravel ekarriko du gogora, haren jaiotzaren 150. urteurrenean, eta Arriaga, haren heriotzaren 200. urteurrenean.

Argumentu horiek inplizituki jasotzen dute beti deskubritzeko tartea. Hori gertatuko da, esaterako, Fazil Say eta Franz Schmidt konpositoreekin, baina baita beste zenbait lanekin ere, besteak beste, Berliozen Herminie, Francken Bariazio sinfonikoak eta Bachen Ich habe genug. Bestalde, aurretik ezagutzen ditugun lanei beste bisita bat egiteko (Respighi eta Strauss, adibidez, haien erreferentziazko lanekin) eta beste egile batzuengana itzultzeko tartea ere jasotzen du; Txaikovski eta Bartok edo Rakhmaninovengana, adibidez, haien lanik ezagunenekin (eta, batzuetan, baita zailenak ere). Ravel Pirinioen bi aldeetara, Arriaga, Sorozabal, Bernaola eta Ibarrondok euskal orkestra baten Denboraldia zeharkatuko dute. Lurraldeko orkestra da, eta bere sustraietan sostengatzen da mundura azaltzeko.

Programazioa kontzeptualizazio baten inguruan arituko da biraka, eta artista garrantzitsu mordoa izango du kontzeptu hori lurrera ekartzeko. Euskadiko Orkestrarekin batera, Denboraldiaz gozatuko dugu begirada oso femeninoarekin; oso korala, oso gaztea, oso ahaltsua eta sustraitze handiarekin. Ezaugarri horiek guztiek musika-esperientzia bakoitza energiaz eta gaitasun eraldatzailez betetako musika-injekzio bihurtuko dute. Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Elena Sancho Pereg eta Marife Nogalesen ahotsak eta Marta Zabaletak pianoarekin eskaintzen duena programazio berriaren ezaugarrien zati handi baten erakusgarri dira. Baita Landarbasoren, Donostiako Orfeoiaren eta Vocalia Taldearen ahots koralak ere. Horrez gain, bakarlari boteretsuak ere izango ditugu: Rachel Willis-Sørensen, Bomsori, Camille Thomas, Nikolai Lugansky eta Johannes Moser. Artisten zerrenda luze hori gonbidatutako batutekin beteko da, hala nola Ana Maria Patiño, Katharina Müllner, Joana Carneiro, Jaime Martin, Michal Nesterowicz eta Riccardo Frizza.  

Denboraldiari buruzko informazioa hemen

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 otsaila, 2026 Asteartea, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
11 Az
12 Og
13 Or
14 Lr
14 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 12:30 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Ig
16 Al
17 Ar
17 otsaila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 Az
19 Og
19 otsaila, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
20 Or
20 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Lr
21 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 9. Matinéea: Sibel Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
9. Matinéea: Sibel
22 Ig
23 Al
23 otsaila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
27 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Franck / Bruckner
28 Lr
28 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 10. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
10. Matinéea: Belharra
28 otsaila, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner