Osteguna 25 Martxoa, 2010

"HAYDN... BIZITZA OSO BAT" MUSIKA FAMILIAN ZIKLOAN

"HAYDN... BIZITZA OSO BAT" MUSIKA FAMILIAN ZIKLOAN
Aste honetan zehar Gipuzkoa eta Bizkaiako ikastetxeetatik etorritako 1750 haurrek gozatu ostean, "Haydn... bizitza oso bat" familiarteko entzulegoari zabaltzen zaio orain Musika Familian zikloaren eskutik. Ostiralean, hilak 26, Gasteizko Principal Antzokian izango da eta larunbatean Orkestraren Miramongo egoitzan, Donostian.

Aste honetan zehar Gipuzkoa eta Bizkaiako ikastetxeetatik etorritako 1750 haurrek gozatu ostean, "Haydn... bizitza oso bat" familiarteko entzulegoari zabaltzen zaio orain Musika Familian zikloaren eskutik. Ostiralean, hilak 26, Gasteizko Principal Antzokian izango da eta larunbatean Orkestraren Miramongo egoitzan, Donostian.Honetan, musikak izan zuen klasizismoaren arloari errepasoa emango zaio, Joseph Haydn konpositorearen bizitza luzea (1732-1809) oinarritzat hartuz.

Kontzertua dramatizatutako azalpenek osotuko dute, azalpen horiek Gasteizko ORTZAI Antzerki Taldearen esku izango direlarik. Aktoreek Joseph Haydnen bizitzaren aro ezberdinak antzeztuko dituzte; bizitza horrek halaber kontzertuaren protagonista izango diren Mozartekin adiskidetasun sendoa eta Beethoven gaztearen aholkulari izatea ahalbidetu zion Haydni. Errepertorioa Haydn, Mozart eta Beethovenen obrek osatuko dute. Mikel Cañada, Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Departamentuko koordinatzailearen gidoia oinarri hartzen duen ikuskizun honetan Euskadiko Orkestra, orkestra-klasikoaren formatuan Iker Sánchez zuzendari irundarraren zuzendaritzapean arituko dena, Natalia González pianojolea, Fermín Villanueva biolontxelojolea eta aipatutako Ortzai Antzerki Eskolako Laborategiko antzezleak arituko dira.

Ikuskizuna ospatu aurretik "Sentsibilizazio Tailer" bat izango da, haurrak gero entzun eta ikusiko dutenaren edukira hurbiltzeko, entzumena, kantua eta mugimendua landuz. Tailer honetarako ez da prestakuntza berezirik behar eta doan eskaintzen da ondorengo kontzerturako sarrera duen ororentzat, plaza-kopurua mugatua denez izen ematea beharrezkoa bada ere.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar