Osteguna 16 Urtarrila, 2014

Orkestra Herrietan: Euskadiko Orkestra Irun eta Bergaran

Orkestra Herrietan: Euskadiko Orkestra Irun eta Bergaran
Irunen Fernando Etxepare Díaz gogora ekarriko duen ekitaldian gaur, hilaren 16an, eta Bergaran, berriz, bihar, Miguel González Bastidaren omenez eskainiko den kontzertuan.

Euskadiko Orkestra Irun eta Bergaran ariko da datozen egunotan. Bere jardun sinfonikoaren ardatza hiriburuetako auditorioetan garantzen duen arren, Orkestrak beti izan da gure lurraldeko herrietako kultur bizitzan etengabeko esku hartzea helburu. Horren harira, oraingoan Irun eta Bergarako musika jardueran berebiziko garrantzia izan eta bere garaian Orkestrarekin aritutako bi musikariren omenezko kontzertuetan izango da: Irunen Fernando Etxepare Díazen gogora ekarriko duen ekitaldian gaur, hilaren 16an, eta Bergaran, berriz, bihar, Miguel González Bastidaren omenez eskainiko den kontzertuan.

Eta proposamen erakargarriekin egin gainera: Bakarlari ariko dira Lorenz Nasturica-Herschcowici, EOSeko kontzertino iraunkor gonbidatu eta Municheko Orkestra Filarmonikoko kontzertinoa eta Juan Ignacio Emme, Euskadiko Orkestrako biolontxelo bakarlaria. Egitarauan Brahmsen azkena eta Beethovenen lan ezagunena, aurrez aurre. Biolin, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu bikoitza, lehenak orkestrarako sortutako azken lana batetik eta bigarrenaren Bosgarren Sinfonia unibertsala, bestetik. Kontzertu hauen hasieran gainera tokian tokiko omenduaren obra bana interpretatuko du Orkestrak, bakoitza omendutako musikagilearen seme batek zuzenduta.

Honako hau Euskadiko Orkestra Irunen aritzen den 40. aldia izango da. Kontzertua gaur, hilak 16an, Amaia Kultur Zentroan izango da, arratsaldkeo 19:30etan. Nabarmentzekoa da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hiri honekin izandako harremana, izan ere bertan izan baitzen Orkestrak bere historian eskainitako lehenbiziko kontzertua. 1982ko ekainaren 24ean izan zen, Enrique Jordá, gerora Orkestraren ohorezko zuzendari izango zenaren zuzendaritzapean eta Ametsa abesbatzak parte hartu zuelarik, Fernando Etxepare omenduak berak zuzenduta.

Euskadiko Orkestrak bihar ostirala, urtarrilaren 17an, iluntzeko 20:00etan hasita Udal Pilotalekuan eskainiko duen kontzertua bosgarrena izango du Bergaran. 1982ko azaroan izan zen lehen aldiz, Haendelen Messias interpretatuaz, Enrique Jordáren zuzendaritzapean. Emanaldi honetan Orfeón Bergarés-ek parte hartu zuen Miguel González Bastida berak orfeoia zuzentzen zuelarik. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar