Asteazkena 12 Martxoa, 2014

Errelebua Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendaritza Nagusian

Errelebua Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendaritza Nagusian
Gaur goizean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan bere Administrazio Kontseiluaren bilera izan da. Eguneko gai zerrendan, besteak beste, Orkestraren Zuzendaritza Nagusian izango den errelebua.

Gaur goizean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan bere Administrazio Kontseiluaren bilera izan da. Eguneko gai zerrendan, besteak beste, Orkestraren Zuzendaritza Nagusian izango den errelebua.

Karguan zortzi urte eman ostean, eta bere kontratuaren mugaeguna joan zen martxoaren 3a izanik, Iñigo Alberdi Amasorrain Zuzendari Nagusiak, bere erabakiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren buru izateari utziko dio. Alberdik 2006ko martxoan hartu zuen bere gain zuzendaritza nagusiaren erantzunkizuna eta, kudeaketan zein egitasmo berriak martxan jartzen biziki lan egin ondoren, betetzat ematen du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan emandako aroa.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Iñigo Alberdik honen kontratua Denboraldiaren amaiera arte luzatzea adostu dute, errelebua modu planifikatuan egin dadin.

Duela 32 urte sortu zenetik, Euskadiko Orkestra Nagusiak lau zuzendari nagusi izan ditu. Lehenbiziko aldian, 1982tik 1986ra, Imanol Olaizolari egokitu zitzaion euskal orkestra martxan jartzea. Ondoren Elías Elorza izan zen zuzendari nagusia hamar urtetan, 1986tik 1996ra. Erakundearen hirugarren zuzendari nagusia Germán Ormazábal izan zen, 1996tik 2005era bitartean. 2006an Iñigo Alberdik hartu zuen lekukoa eta orain, zortzi urteren buruan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi izateari utziko dio.

2013. urteko jardueren emaitzak.

Iñigo Alberdiren kontratuaren luzapena eta errelebua berresteaz gain, Administrazio Kontseiluak 2013. urteko jardueraren datuei oniritzia eman die. Urteko emaitza orokorren artean nabarmentzekoak dira:

1.- Jarduerak: 151 jarduera; ondorioz, Euskadiko Orkestraren presentzia 2 egun eta erditik behin ematen da formatu ezberdinetan.
Jarduera hauek 50 Abonu kontzertu, 16 Miramongo Matinée, Klasikat zikloaren baitan, Ken Zazpi talde gonbidatua izanik, 5 kontzertu, Bordele, Madril eta Santanderreko Jaialdira irtenaldiak, Versailles-eko Opéra Royal-en estreinaldia Malandain Ballet Biarritzekin batera, Donostiako Musika Hamabostaldia, Bilboko Opera Denboraldia OLBE, lau disko-grabaketa eta abarretan zehazten dira. Musika Gelak, haur, familiarteko eta hezkuntza arloko entzulegoari zuzendutako jarduerak biltzen dituen atal handiak 2013. urtean 7.323 ikus-entzule bildu ditu.

2.- Abonuak: Orkestrak 6.793 abonu ditu egun, 7.000 abonuen inguruan mantenduz; honek bere historian izan duen abonu kopuru handienarekiko %3ko beherakada suposatzen du.

3.- Ikus-entzuleak: 2013. urtean 139.500 ikus-entzule izan ditu guztira.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo