Astelehena 16 Ekaina, 2014

Euskadiko Orkestraren 2014/2015 Denboraldia aurkeztu da

Euskadiko Orkestraren 2014/2015 Denboraldia aurkeztu da
2014/2015 Denboraldiaren hasierak hiru funtsezko ardatz izango ditu ezaugarri: Jun Märkl Musika Aholkulari izango dela, La Biennale di Venezia jaialdian esku hartzea eta artista zein musikagileen itzulera eta musikaren historiako une aipagarrien ospakizuna ekarriko dituen denboraldiaren gauzatzea.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2014/2015 Denboraldia komunikabideen aurrean aurkeztu da Orkestraren Miramongo egoitzan. Bertan aritu dira Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordea, Joxean Muñoz; Jun Märkl orkestra zuzendaria, Musika Aholkulari gisa bere izendapena iragarri zenetik lehenbiziko jendaurreko agerpena izan duen honetan; eta Zuzendari Nagusia, Iñigo Alberdi, karguan zortzi urte eman ondoren azken prentsaurrekoa izan duen honetan.

2014/2015 Denboraldiaren hasierak hiru funtsezko ardatz izango ditu ezaugarri: Jun Märkl Musika Aholkulari izango dela; La Biennale di Venezia musika garaikidearen jaialdi handian esku hartzea eta, "Berrelkartzeak" lelopean, artista zein musikagileen itzulera eta musikaren historiako une aipagarrien ospakizuna ekarriko dituen denboraldiaren gauzatzea. 

1. Jun Märkl, Musika Aholkulari. Alemaniar zuzendari ospetsua eskuarki aritzen da europar orkestra handiekin eta Euskadiko Orkestrak eta bere entzulegoak ere ederki ezagutzen dute. Jun Märkl Orkestraren Musika Aholkulari izango da 2014/2015 Denboraldian. Izendapen honekin irekitzen den aro berrian Märkl maisuak errepertorio handiaren alorrean duen eskarmentua eta ezagutza handia emango dizkio Orkestrari.

2. Euskadiko Orkestra La Biennale di Venezia jaialdian. Mundu osoko kultura erakunde garrantzitsuenetako bat dugu, artea, musika, dantza, zinema, arkitektura, antzerkia eta artxibo historikoa biltzen dituena. Euskadiko Orkestra musika garaikideko jaialdi garrantzitsuena den honen 58. aldian ariko diren orkestra eta artista garrantzitsuen artean iragarri da jada. Bi kontzertu eskainiko ditu, urriaren 9an eta 10ean. Lehenbizikoan euskal konpositoreen lanak interpretatuko ditu eta bigarrengoan, berriz, Tesela proiektuko obrak aurkeztuko ditu (Bestelako Jarduerak atalean garatua). Biennale di Venezia jaialdian aritzearekin Euskadiko Orkestrak mugarri berri bat jarriko du bere ibilbidean.

3. Denboraldi berri bateko, 2014/2015 Denboraldiko "Berrelkartzeak". Entzulegoarekin, artistekin, konpositoreekin, esperientzia zein bizipen historikoekin "berrelkartzeak" dira kontzertu-denboraldi berezi honen funtsa: euskal kulturaren enbaxadore gisa Eresoinka egitasmoaren espirituari omenaldi eta oroitzapena; José Mª Usandizagaren "La Llama" opera kontzertu-bertsioan berreskuratzea, haren heriotzaren mendeurrena betetzen den honetan; eta musika denboraldi berrian gurera itzuliko diren artista garrantzitsuekin berrelkartzea, horien artean Ainhoa Arteta, María Bayo, Carlos Mena, Joaquín Achúcarro, Marta Zabaleta, Frank Peter Zimmermann, Elisabeth Leonskaja eta abar.

Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñean izan ohi diren abonu-kontzertuen denboraldiari betiere kalitate maila goreneko jarduera eta kontzertu ugari gehitu behar zaizkio, formatu ezberdinetan eta entzulego ezberdinei zuzenduak; eskaintza zabal hau 150.000 pertsonek jarraitzen dute urtero, Miramongo Matinéeak, Musika Gela. Aula Jordá Gela eta Orkestra Herrietan ekimenen bidez, batetik, eta Orkestra kultura ekitaldi ezberdinetan aritzearekin, bestetik; horien artean, OLBE, Donostiako Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Musika-Música, Festival Musique en Côte Basque, Musikaste, Soria... Guztira, aurreko urteetan egin duenari jarraiki, Orkestrak ehun bat kontzertu eskainiko ditu Denboraldi berrian ere.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar