Asteartea 26 Abuztua, 2014

Euskadiko Orkestraren agenda irailerako

Euskadiko Orkestraren agenda irailerako
Euskadiko Orkestra bizi bizi ariko da irailan zehar. Izan ere, hainbat jaialditan esku hartzeaz gain, hilaren bukaera aldera abiatuko dira Abonu zein Miramongo Matinéeak zikloen denboraldi berriak.

Denboraldia Musika Hamabostaldian bitan aritzearekin ireki ostean, Euskadiko Orkestra bizi bizi ariko da irailan zehar. Izan ere, hainbat jaialditan esku hartzeaz gain, hilaren bukaera aldera abiatuko dira Abonu zein Miramongo Matinéeak zikloen denboraldi berriak. Hori dela eta, Orkestrak Donibane Lohitzune, Soria, Donostiako Zinemaldian eta Abonu Denboraldiaren atarikoan eskainiko dituen emanaldi hauetan eskainiko dituen egitarauen prestaketan buru-belarri dihardu egunotan.

Irailaren 5ean, José Miguel Pérez Sierraren zuzendaritzapean eta Miguel Ituarte pianojotzailea lagun duela, Orkestra Musique en Côte Basque jaialdian ariko da beste behin. Kontzertua Donibane Lohitzuneko elizan izango da; atriletan, G. Fauré, M. de Falla, M. Ravel eta N. Rimsky-Korsakovek sinatutao partiturak. Hilaren 20an, Donostiako 62. Zinemaldiaren programazioaren baitan, espainiar konpositoreek zinemarako sortutako musika bilduko duen kontzertua izango da Orkestraren Miramongo egoitzan, aurreko urteetan bezala oraingoan ere SGAE Fundazioarekin lankidetzan. Hurrengo konpromezua, berriz, Sorian, Otoño Musical Soriano jaildian; han ariko da Orkestra irailaren 25ean, Rumon Gamba zuzednari duela eta María Bayo sopranoa bakarlari, J. Guridiren Seis canciones castellanas interpretatuko dituelarik.

Eta irailaren 26an Euskadiko Okestrak bere 32. Abonu Denboraldia irekiko du Bilboko Euskalduna Jauregian. 29an Iruñeako Baluarten eta 30ean Gasteizko Principal Antzokian izango den lehenbiziko programa hau Rumon Gamba maisuak zuzenduko du eta María Bayo izango da bakarlari; Leioako Kantika Korala abesbatza ere lankide izango du Orkestrak.

Eta azkenik, iraileko agenda osotuz, Miramongo Matinéeak, Orkestraren ganbera zikloaren denboraldi berria hilaren 27 larunbatean abiatuko da: Bilboko Koral Elkartearen eskutik, G. Fauréren Requiema izango da entzungai.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az