Astelehena 21 Azaroa, 2016

Fernando Velázquez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo "Fair Saturday 2016"-ren irekieran

Azaroaren 23 asteazkenean, Euskadiko Orkesta Sinfonikoak, Fernando Velázquezen gidaritzapean, "Fair Saturday" mugimenduaren inaugurazio kontzertua emango du Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo taldeekin batera, mugimendu kultural honen 2016ko edizioari hasiera emateko. Kontzertu hau Bizkaiko Elikagaien Bankuaren alde antolatu da eta jasotakoa gosearen eta eralgiketaren aurkako borroka bultzatuta garatzen diren ekimenetara bideratuko da. Emanaldia Bilboko Campos Antzokian izango da, iluntzeko zortzietan.

Euskadiko Orkestra aurrez aritua da Ken Zazpi taldearekin (2013an disko bat kaleratu eta hainbat kontzertu eman zituzten), baina estreinakoz igoko da eszenatokira Zea Mays eta Doctor Deseo taldeetako kideekin. Emanaldi berezi honetan entzungai izango dira, bertsio sinfonikoan, Doctor Deseo-ren "Cuánto frío hace en Saturno", "Corazón de tango" eta "Una mirada distinta"; Zea Mays-en "Gaur", "Negua joan da ta" eta "Elektrizitatea"; eta Ken Zazpi-ren "Haizea", "Gereziondoa", "Bihotz" eta "Noizbait". Kantu guztien orkestrarako moldaketak Fernando Velázquezek eginak dira. Entzungai izango da, halaber, getxotarrak "Lo Imposible" filme entzutetsurako sortutako soinu-bandaren gai nagusia.

0 Lerroa. Kontzerturako sarrerak agortu egin dira jada, baina 0 lerroa sortu da, nahi duenak ekarpenak egin ditzan www.kutxabank.es edo www.teatrocampos.com webgunean, antzokiko leihatilan eta Kutxabank kutxazainetan.

"Fair Saturday 2016"-ren irekiera kontzertua
Azaroaren 23a. Campos Antzokia, Bilbo. 20:00etan.
Fernando Velázquez, zuzendaria
Ken Zazpi (Eñaut Elorrieta, Beñat Serna)
Zea Mays (Aiora Renteria, Piti Imaz, Ainhoa Moiua)
Doctor Deseo (Francis Díez, Joe González)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel