Osteguna 12 Urtarrila, 2017

"20 urte, bada zerbait!": Donostiako Orfeoi Gaztearen kontzertua Miramongo Matinéetan

Urtarrilaren 14 larunbatean, Donostiako Orfeoi Gaztea ariko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzak hartzen dituen Miramongo Matinéetan. Kontzertu honetarako aukeratutako izenburuak dioen bezala, "20 urte, bada zerbait!" eta hori erakutsi nahaian tauklaratuko dira Donostiako Orfeoiko kantari gazteak. Hori da, gutxi gora-behera, kantari jardungo dutenen adina eta azken hogei urteotan konposatutakoak dira abestuko dituzten piezak. Eta honela aurkezten digute larunbateko emanaldia: "gaztaroaren indarraren eta bizitasunaren isla izango da; guztia bizitzeke, sentitzeke eta egiteke dugunean gugan nagusitzen den bizipozaren isla, alegia".

1997tik gaurdaino idatzitako lanen aukeraketa + M. Lauridsenen "Lux aeterna". Emanaldia bi zatitan banatuko da. Lehenbizikoan, bertako zein nazioarteko hainbat konpositorek azken bi hamarkadetan sortutako lanak izango dira entzungai; hala, Javier Bustoren "Urepel doinua" edo Xabier Sarasolaren "Neskatx'ederra" piezekin uztartuko dituzte Z. Randall Stroope-ren "The conversion of Saul", Eriks Esenvalds-en "Only in sleep", Guy Forbes-en "O nata lux", Jim Papoulis-en "Sing of peace", Juan Pablo de Juan-en "Nawba Isbahan" eta Karl Jenkins-en "Rain dance" obraren moldaketa bat. Bigarren zatian, berriz, Morten Lauridsen daniar jatorridun musikagile estatubatuarraren "Lux aeterna" abestuko dute Orfeoi Gazteko neska-mutilek. Abesbatza eta organorako bertsioan interpretatuko duen horretan, Orfeoi Gazteak Alize Mendizalbal organista izango du lagun. Emanaldian ariko da, halaber, Jon Zaldua perkusionista.

10 urteko ibilbidea. Haur abesbatzaren eta Donostiako Orfeoiaren arteko zubi lanak egiteko asmoarekin, 2006an sortu zen Donostiako Orfeoi Gaztea. Egun, 14 eta 19 urte bitarteko berrogei neska-mutilek osatzen dute. Esteban Urzelai eta Leticia Vergara dira Orfeoi Gaztearen zuzendariak. Informazio gehiago www.orfeondonostiarra.org webgunean.

Sarrerak agortuta. Jada ez dago salgai kontzertu honetarako sarrerarik, duela aste batzuk agortu baitziren.

Miramongo Matinéek Kutxa Fundazioaren babesa dute.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo