Asteazkena 11 Urtarrila, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldi bikoitza Bordeleko Auditorioan

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldi bikoitza Bordeleko Auditorioan
Bihar osteguna, hilak 12, eta ostirala 13an, Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestraren Abonu Denboraldian ariko da. Jun Märklek zuzenduta, Orkestrak Javier Perianes pianista izango du bakarlari gonbidatu.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bordelera bidaia egingo du gaur, bihar osteguna (12) eta etzi (13) kontzertu bana emango baitu bertako Auditoriumean. Orchestre National Bordeaux Aquitaine (ONBA) delakoarekin elkartrukea eginez, horren Abonu Denboraldian gonbidatu gisa ariko da Orkestra.

Bere titular Jun Märkl zuzendari duela, Orkestra Javier Perianes pianista bidaide duela abiatuko da Bordelera. Elkarrekin joko dute Camille Saint-Saënsen Piano eta orkestrarako 2. kontzertua, Orkestrak estreinakoz interpretatuko duena. Javier Perianesek berak ere aurten gehitu du obra hori bere errepertoriora. Zentzu horretan, zera adierazi du pianojotzaileak: "Oso pozik nago lanean lortutako orekarekin eta nire ibilbidearen bilakaerarekin. [...] Nire errepretorioan txertatzeko aukeratutako obren artean badago logika bat, berez sortutakoa aurrez sarritan interpretatutako piezatatik. Esaterako, taxuzkoa da Saint-Saënsen 2. Kontzertua haren Bosgarrena interpretatzerakoan lortutako eskarmentuaz baliatuta jotzea".

Bordelen emango dituzten kontzertu hauen aurretik, Euskadiko Orkestrak eta Javier Perianesek elkarrekin jardun zuten Donostiako Kursaal Auditoriumean: batetik, joan zen apirilean, International Classic Music Awards (ICMA) sarien galan eta, bestetik, 2008ko Musika Hamabostaldian. Azken hilabeteotan, Perianesek hainbat kontzertu eman du Erresuma Batuan eta berriz itzuliko da EOSekin lankidetzan aritu ostean. Errezital-interprete legez, datorren apirilean bira bat egingo du Ameriketan barrena; Washington D.C., New York, Vancouver, San Francisco, Quito, Bogotá, Santiago de Chile eta Buenos Airesen emango ditu errezitalak. Informazio gehiago www.javierperianes.com webgunean.

Saint-Saëns gehiago eta Debussyren Images piezatako bi egitaraua osatzeko. Orkestrak, bakarka, frantziar errepertoriotik hautatutako beste bi obra interpretatuko ditu. Izan ere, Jun Märkl maisua oso aditua da frantziar konpositoreen lanean. Emanaldia irekitzeko, Saint-Saënsen Suite algérienne interpretatuko du eta, bigarren zatian, Claude Debussyren Images (Irudiak) osatzen duten piezatako bi izango dira entzungai: Rondes de Printemps eta Ibéria.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Orchestre National Bordeaux Aquitaine delakoaren arteko harremana klasiko bilakatu da eta ohikoak dira bi orkestren arteko elkartrukeak. Euskadiko Orkestrak Bordelera egingo duen bisita berri honi erantzuteko, ONBAk itxiko du gure Abonu Denboraldia, ekainaren 17tik 22ra ohiko lau hiriburuetan. Bere titular Paul Danielek zuzenduta ariko da, Vadim Gluzman biolinista bakarlari gonbidatu duela.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar