Asteazkena 05 Apirila, 2017

“Bertso berriyak jartzera nua”, Maialen Lujanbio, Trío Sincronía eta Mikel Chamizo eszenatokian bilduko dituen proiektu berriztatzailearen erabateko estreinaldia Miramongo Matinéetan

Apirilaren 8 larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza zeharkako esperientziatarako gune bihurtuko da berriz ere, unibertso berezi hori non hasiera batean oso bestelakoak diren soinuzko unibertsoek bat egingo duten: hari eta piano hirukotea, garai orotako bertsolaritzaren oinarrietako bi diren Txirrita eta Maialen Lujanbio eta musika elektronikoa.

"Bertso berriyak jartzera nua" Mikel Chamizoren sorkuntza bat da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskariz egindakoa, eta "Lujanbioak" lanean du sorburua.Txirritaren inguruan Maialen Lujanbiok egindako bertso bat eta egun gordetzen den haren grabaketa bakarraren zati bat uztartzen dituen pieza hori Chamizok ondutako soinuzko muntaia-sorta baten zati da; soinuzko muntaia horiek Euskadiko Orkestra Sinfonikoak estreinatu zituen 2014ko Biennale di Venezia jaialdian emandako kontzertuetako batean. Hortik jaio zen bertsolaritzaren iragana eta oraina aztertu eta ganbera musikarekin uztartzera eramango zuen soinu esperimentua eratzeko ideia.

Ariketak Txirritak 1886an sortutako bertso batzuei zor die izenburua eta bost ataletan banatzen da; musikaz baliatuz, atal bakoitzak bertsolaritzaren alor jakin bat lantzen du musikaz baliatuz: melodia, poesia, inprobisazioa, tradizioa eta esperimentazioa. Mikel Chamizoren hitzetan, "Euskarari lotutako errepertorio zaharrenari lotutako pieza errenazentista eta barrokoekin batera, ikuskizunak proposatuko ditu elementu horietako bakoitzarekin lotutako bost soinu esperimentu. Horretarako baliatuko ditu hirukotea osatzen duten instrumentu klasikoak, hots, biolina, biolontxeloa eta pianoa, eta baita somatugabeko soinuzko espazioak sortzeko musika elektronikoak gure eskura jartzen dituen baliabideak ere. Modernitateko bertsolari garrantzitsuenetako bat eta, nolabait esateko, Txirritaren oinordeko espirituala, Maialen Lujanbiok gidatuko du ikuskizuna eta bera izango da ariketa honen ardatz nagusia. Bertsolaritzatik musika klasikorantzako (eta alderantziz) amildegira jauzia izango da".

"Bertso berriyak jartzera nua" ez da Maialen Lujanbiok musika esperimentalaren arloan abiatutako lehenengo egitasmoa. Aurrez, zenbait proiektu garatu du Xabier Erkiziarekin batera. Horien artean daude "Ornitorrinkus" eta "Txori Mugariak", biak 2011.urtekoak; eta 2013an sortutako "Hegi, Egia, Egiak".

Trío Sincronía osatzen duten musikariak dira Maialen Rezabal biolinista, Beatriz Linares biolontxelista (biak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak) eta Pedro José Rodríguez pianista.

Mikel Chamizo musikagile tolosarrak Musikenen egin zituen konposizio ikasketak. Bere musikak arreta berezia jartzen du instrumentu akustikoen eta elektronikaren konbinaketari. Chamizoren sorkuntzak interpretatu dira Sound and Music Computing Conference, Musica Electronica Nova, Musika Hamabostaldia, Le Quartz, Forum Wallis, BBVA Fundazioa, Juan March Fundazioa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa edo Musikasten.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel