Ostirala 05 Maiatza, 2017

8. Abonua: Toshio Hosokawaren "Autumn Wind" Iruñea eta Gasteizen

Datorren astelehenean, hilak 8, hasi eta ostirala bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak japoniar musika garaikidea izango du hizpide Abonu Denboraldian: bere titular Jun Märklen zuzendaritzapean, Toshio Hosokawaren (Hiroshima, 1955) "Klage" eta "Autumn Wind" interpretatuko ditu. Japonian ez ezik, mundu mailan ere konpositore gorenetarikoa da Hosokawa. Aipatzekoa da Toshio Hosokawa bera datorren astean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emango dituen kontzertuetariko batzuetara bertaratuko dela, eta baita Naxos disko etxearekin lankidetzan argitaratuko den diskorako egingo den bi musikalan horien grabaketara ere. Japoniar sortzaileari omenaldia Orkestrak denboraldi honetan zehar Donostia 2016 eta Eu Japan Fest erakundearen laguntzarekin gauzatzen ari den Hosokawa Proiektuaren baitan kokatzen da.

Iruñean (maiatzak 9) eta Gasteizen (maiatzak 11) Orkestrak Hosokawaren beste lan bat interpretatuko du: 2011n orkestra eta shakuhachirako idatzi zuen "Autumn Wind" (Udazkeneko haize). Horretan, munduko soinuei, bereziki naturakoei erreparatu eta modu estilizatuan mihise gisa erabiltzen ditu, gainean tresna bakarlariaren soinu-kaligrafia jartzeko. Instrumentu hori shakuhachia da, japoniar banbuzko flauta, soinu puruenetatik hasi eta aire-zarata bortitzenak ere egin ditzakeen adierazpen handiko tresna. Hosokawaren esanetan, "shakuhachiak gizakia adierazten du eta orkestrak, gizakiaz gain, barnean dagoen natura eta unibertsoa". Tadashi Tajima, gaurko bakarlaria, Japoniako shakuhachiren interprete nagusienetako bat da. Tajima Katsuya Yokoyama handiaren ikasle nabarmena izan zen, zeinak musika-tresna horren praktika erabat aldatu zuen XX.mendeko erdialdean, bere interpretazioetan shakuhachian bereizgarriak diren arnas-soinuak nabarmentzen hasi zenean. Errepertorio tradizionala defendatzeaz gain, Tadashi Tajimak shakuhachia musika garaikideari hurbiltzea aldarrikatu du.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular Jun Märklek lotura zuzena du Japoniako musika eta kulturarekin. Bere ama japoniarra da eta herrialde horrekiko oso harreman estua du, arlo pertsonalean zein profesionalean. Han, Osakako Orkestra Filarmonikoa, New Japan Philharmonic, Yomiuri Nippon Symphony Orchestra, Tokyo Nikikai opera edo Kunitachi Musika Kontserbatorioko orkestra zuzentzen ditu askotan. Izan ere, ekainaren bukaeran Osaka eta Tokion ariko da berriz ere.

Egitaraua osatzeko, F. Martinen "Concerto for Seven Winds" eta Brahmsen 4. Sinfonia entzun ahalko dira.

Sarrerak salgai, 7€tik gora. Sarrerak eros daitezke webgune honetako TICKET atalean, kontzertu aretoetako webgune zein leihatiletan eta ohiko salguneetan.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az