3. Matinéea: Ensemble Diatessaron
Anonimoa
Grande chanson de Saint-Jacques (Pelegria naizela) [2']
P. Atteignant / P. Certon
Edateko abestiak eta dantzak (suitea) [4']
D. Ortiz
Recercadas sobre tenores (2, 4 y 1) [5']
G. Sanz
Canarios [2']
C. Gervaise
Danzas francesas del Renacimiento [4']
T. Hume
A Soldier’s Resolution [4']
M. Marais
Sonnerie de Sainte-Geneviève du Mont de Paris [6']
S. de Murcia
Zarambeques, Saldivar Codex nº4 [3']
A. Corelli
La Follia [10']
Elena Mtz. de Murguía
Inmaculada Aramburo
Rafael Bonavita
José Luis Toledano
Informazioa
Humanismo Errenazentista: Margarita Nafarroakoa eta François Rabelais
Gargantuatik Heptameronera. Barrea pizgarri eta kritika sozial gisa
Margarita Nafarroakoa (1492-1549), Hamargarren Musa, Nafarroako erregina eta idazlea. François Rabelais (1483-1553), monjea, medikua, idazlea. Garaikideak izan ziren, garai guztiz liluragarrian bizi izan ziren, eta elkar ezagutu zuten. Margarita garai hartako idealen eredu da, beragan mamitu baitzen humanismoaren beraren paradoxa, hau da, jakin-min intelektual handia eta kezka erlijioso handia izan zituen; baina, aldi berean, hainbat ipuin lizun idatzi zituen. Biak salatu zituzten herejetzat Sorbonnen, ezarritako elizaren kontrako kritikak egiteagatik.
Margaritaren testu ezagunena Heptamerona da. Bertan, hirurogeita hamabi kontakizun biltzen dira; ipuin laburrak dira, komikoak gehienak, eta baita profanoak ere, ideia errenazentistei lotuak. Bocaccioren Decameron lanarekin hasitako moda literarioari jarraitzen dio.
Margarita Nafarroakoak asko miresten eta errespetatzen zituen pentsalariak eta humanistak, besteak beste, François Rabelais. Haren adiskide izan zen, eta baita babesle ere, eta hark Pantagruelen Hirugarren Liburua eskaini zion Margaritari.
Rabelaisen lana, Gargantua eta Pantagruel, bere garaiko gizarte frantsesaren fresko satiriko handitzat hartu izan da, “gizakiaren azken xedea barre egitea da”. Rabelaisen satirek ergelkeriaren eta hipokresiaren kontra egiten dute, giza askatasunari jarritako edozein trabaren kontra, azken batean.
“Zergatik irakurri Rabelais? Gizadiaren idazle-itsasargia delako. Zertarako? Kontent egoteko soil-soilik”. Guy Demerson
Programa honetan liburuetako tratatuetan landutako gaiak aipatzen dira, dantzatzea, edatea, gerra, Notre Dameko kanpaiak, leialtasunik eza, etab.; horrela, mosaiko askotariko bat osatuko da, bitalista, kontent egoteko soil-soilik.
Ensemble Diatessaron XVI. mendetik XVIII. mendera bitarteko musika barrokoan eta errenazentistan espezializatutako taldea da, garaiko jatorrizko instrumentuekin interpretatzen du, errepertorio honetan espezializatutako musikari onenekin elkarlanean.
Taldearen helburua musika hau mugak eta mendeak zeharkatzen dituen hizkuntza unibertsal bihurtzea da, beti giza arimaren sakonenera iritsiz. 2005ean Le Basque estreinatu zuten, Versaillesko gorteko musika eta antzerki dantza barrokoaren eta euskal dantza tradizionalaren arteko loturak erakusten dituen ikuskizun integrala. Masquerade ere bai, musika frantsesarekin, 2012an Lizarran estreinatua.
Bere errepertorioan autore ospetsuak nabarmendu daitezke eta asko motibatzen ditu eskuizkribu eta artxiboetan ezkutatzen diren autore berriak aurkitzeak, batez ere Espainiako musikakoak.
Bere diskografian Le Basque nabarmentzen da, izen bereko ikuskizunaren musikarekin, publikoaren eta kritikaren harrera bikaina izan zuena. Azken ekoizpen diskografikoa Godalet da, ahoz transmititu den euskal musika herrikoian oinarritua.
.jpg)
Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.
Artistak

Elena Mtz. de Murguía
Viola da gamba eta zuzendaritza

Inmaculada Aramburo
Biolin barrokoa

Rafael Bonavita
Gitarra barrokoa

José Luis Toledano
Narratzailea
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa













