Astelehena 25 Iraila, 2017
Zea Mays+Dr. Deseo+Euskadiko Orkestra: gaur azken bideoak sarean eskura

Bi bideo berri horiekin osatu dugu jada sarean Orkestraren Miramongo egoitzan Jabi Elortegiren zuzendaritzapean, eta Fernando Velázquez musika-zuzendari zela, grabatutako sei bideoen segida.
Facebook eta You Tuben daude jada Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zea Mays eta Dr. Deseorekin batera grabatutako azken bideoklipak. Azkenerako utzi ditugu "Negua joan da ta" eta "Corazón de tango" ezagunen bertsio sinfonikoak, Fernando Velázquezek eginak. Goza eta parteka itzazu!
Bi bideo berri horiekin osatu dugu jada sarean Orkestraren Miramongo egoitzan Jabi Elortegiren zuzendaritzapean, eta Fernando Velázquez musika-zuzendari zela, grabatutako sei bideoen segida. Aurrez plazaratutako doinuak dira Zea Maysen "Elektrizitatea" eta "Gaur" eta Dr. Deseoren "Cuánto frío hace en Saturno" eta "Una mirada distinta". Sare sozialetan hedatzen hasi zirenetik hona, 110.400 biderretik gora izan dira erreproduzituak.
Hurrengo ekitaldiak
Kontzertuak eta Sarrerak Iraila
1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr

Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig