Asteartea 17 Urria, 2017

Aurkeztu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2017/2018 Denborladia Iruñean

Gaur asteartea, hilak 17, Iruñeako Baluarte Auditoriumean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abian jarriko du 2017/2018 kontzertu denboraldia eta ongietorria egingo dio Robert Treviño zuzendari titular berriari. Estatu batuar zuzendariak kontu handiz diseinatu ditu orain hasiko den denboraldiaren bide estetikoak. Asmo handiko programazioa, egitarau sinfoniko-koral eder batekin hasiko da; horretan Iruñeko Orfeoia izango du alboan, gure herrialdeko abesbatza antzinakoenetako bat. Igor Ijurrak zuzentzen duen erakundeak azken urteotan hainbat orkestra nabarmenekin abestu du, San Petersburgoko Mariinsky antzokikoa edo New Yorkeko Filarmonikoarekin, esaterako.

Denboraldiaren aurkezpena Iruñean. Estreinako kontzertuaren harira, Kontzertu Denboraldia aurkeztu da gaur Iruñeako Baluarten. Hizlari jardun dira Orkestrako zuzendari nagusi Oriol Roch eta kontzertu horretan ariko den Iruñeko Orfeoiaren zuzendari Igor Ijurra.

Lehenbiziko kontzertuan, Treviñoren gidaritzapean, "Itxaropen-zukua" egitaraua osatzen duten piezak dira Brahmsen "Patuaren kanta", Bernsteinen "Chichesterreko salmoak" (non Easo Eskolaniako Markel Murillo haur kantariak beteko duen bakarlari papera) eta Mahler-en Lehenbiziko Sinfonia: espiritualtasuna eta desirak, orkestraren soinu handiaren bitaminek indartuak. Egitarau honetan jainkotiarren eta gizatiarren, erlijiozkoaren eta lurtarraren, gorenaren eta herritarraren arteko dualtasuna ikertzen da. Robert Treviñoren esanetan, kontzertuaren lehenengo zatiak kontrastea mahaigaineratzen du: bere buruari maitasunaren eta patuaren inguruko galderak egiten dizkion Brahms mistikoaren eta ezohiko partitura batean entzungo dugun Bernstein baikorraren arteko kontrastea; bigarren zatiak Mahler gaztea aurkezten digu: eragin ugariren pean, "kantuz" beste zuen bere 1. Sinfonia; sinfonia koral bat da, nolabait esateko, baina ez du ez ahotsik ez hitzik. Gaur Iruñean izango den kontzertuarekin itxiko da lehenbiziko kontzertu programa; aurreko emanaldiak izan dira 10ean Gasteizen, 11n Bilbon eta 13an eta bart arratsean Donostian.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak, eta baita Denboraldiko gainerako kontzertuetarako sarrerak ere, salgai daude HEMEN eta www.baluarte.com webguneetan, Baluarteko leihatilan eta 902 54 05 39 telefonoan (Ticketmaster). Azken ordu gaztea (10 euro): 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrrak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 min. lehenago Baluarteko leihatilan. Prezio orokorren gaineko tarifa berezia ere badago, leihatilan aplikagarri 65 urtetik gorakoei, 30 urtetik beherakoei, EOS abonamendudunei eta langabetuei.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo