Beste jarduera batzuk

Madril: XLV Ciclo de Grandes Autores e Intérpretes de la Música

J. Brahms
Academic Festival Overture, Op.80 [10']

L.V. Beethoven
Concierto nº4 en sol mayor para piano y orquesta, op 58 [34']

P. I. Tchaikovsky
Sinfonia nº4 en fa menor, Op.36, TH 27 [44']

Gilbert Varga
Zuzendaria

Joaquín Achúcarro

Euskadiko Orkestra

Data eta Lekua

18Maiatza, 2018Ostirala, 19:30 h.MadridAuditorio Nacional

-(e)tik gora

18 €

Informazioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Madrilgo Universidad Autónomak urtero antolatzen duen Ciclo de Grandes Autores e Intérpretes jaialdiaren 45. edizioa itxiko du kontzertu honekin.

Brahms, Beethoven eta Txaikovskik ez dute aurkezpen askoren beharrik, ez eta Joaquin Achucarro pianojoleak ere. Ospe handiko maisu hauek kontzertu berean entzungo ditugu Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta 1998tik 2008ra Orkestraren zuzendari titular izandako Gilbert Vargaren zuzendaritzapean. Kontzertua Obertura académica op. 80 obrarekin hasiko da, Brahmsek 1880an idatzia; L. Beethovenen Piano eta orkestrarako 4. kontzertuarekin jarraituko du, Bosgarren sinfonia famatuaren esentzia darion sotiltasunez betetako partitura; eta Txaikovskiren 1877ko Laugarren sinfoniarekin amaituko da, kolore instrumentalez betetako eztanda batean.



Artistak

Gilbert Varga

Gilbert Varga

Zuzendaria

Informazio gehiago
Joaquín Achúcarro

Joaquín Achúcarro

Bakarlaria

Informazio gehiago
Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Astelehena 21 Maiatza, 2018
Txalo eta “bravo” zaparrada Madrilen

Txalo eta “bravo” zaparrada Madrilen

Lehenik Joaquin Achucarro izan genuen, Beethovenen Pianorako 4. kontzertuarekin. Beste behin nabarmen gelditu zen bere beteranotasun eta interpretazio handia, baita ikusleek dioten estimua ere. Ezin izan zuen eszenatokitik alde egin Brahmsen Intermezzo bat oparitu gabe.

Achucarrok lekukoa Orkestrari pasa zion ondoren, zeinak, bakarrik jadanik, Txaikovskiren 4. Sinfonian bere onena eskaini zuen. Zuzendari titularra izandako Gilbert Vargaren zuzendaritzapean, Orkestra trinko eta sutsu aritu zen uneoro.

Beste txalo eta “bravo” zaparrada batek, Guridiren Hamar Euskal Melodien “Amorosa” xamurrari bide eman zion. Emozioen gaua izan zen, elkarretaratzeena, berrelkarketena eta ospakizun partekatuena, baita ere Robert Treviñorekin, RTVEren Orkestra lehen aldiz zuzentzetik zetorrena.

Asteazkena 16 Maiatza, 2018
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Madrilgo Auditorio Nazionalera itzuliko da

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Madrilgo Auditorio Nazionalera itzuliko da

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa hautatu dute Madrilgo Unibertsitate Autonomoak antolatutako Egile eta Interprete Handien Ziklo ezagunaren edizio berriari itxiera emateko. Kontzertua ostiralean izango da, maiatzak 18, 19:30ean Madrilgo Auditorio Nazionalean eta bertan parte hartuko dute Joaquin Achucarrok bakarlari gisa eta euskal orkestraren zuzendari titular izandako Gilbert Vargak zuzendari gisa. Hain justu, gainera, kontzertuaren bezperan, Unibertsitateak Achucarro Honoris Causa Doktore izendatuko du.

 

Joaquin Achucarro

1983ko apirilean Joaquin Achucarrok eta artean sortu berria zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lehendabizikoz eszenatokia partekatu zutenetik askotan gurutzatu izan dira pianojolearen eta Orkestraren bideak: Guggenheim Museoaren inaugurazioan, Txile eta Argentinan barrena egindako biran, Raveli eskainitako monografikoaren grabazioan eta Abonu-denboraldian antolatutako kontzertu asko eta askotan. Guztira, berrogeita hamar interpretazio baino gehiago egin ditu Achucarrok Orkestrarekin eta, horri esker, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kontzertu gehien eman dituen bakarlaria da.

 

Gilbert Varga

Euskadiko Orkestrak Joaquin Achucarrorekin duen harremana oso estua da, baina baita Gilbert Vargarena ere, hamar urtez jarraian izan baitzen (1998-2008) euskal orkestraren zuzendari titular. Orkestrak, Joaquin Achucarrok eta Gilbert Vargak elkarrekin gogora ekarriko dituzte garai horietako une musikal gogoangarrienak, adibidez, Buenos Airesko Colon antzoki entzutetsuan Orkestra estreinakoz aritu zenekoa. Beste adibide bat: BBVA Fundazioarekin eta Claves diskoetxearen erregistroarekin elkarlanean grabatu zituzten Ravelen pianorako kontzertuak, ondoren nazioarteko kritikaren aintzatespena jaso dutenak.

 

Programari dagokionez

Brahms, Beethoven eta Txaikovskiren obrek osatuko dute programa. Kontzertua Obertura académica op. 80 obrarekin hasiko da, Brahmsek 1880an idatzia; L. Beethovenen Piano eta orkestrarako 4. kontzertuarekin jarraituko du, Bosgarren sinfonia famatuaren esentzia darion sotiltasunez betetako partitura; eta Txaikovskiren 1877ko Laugarren sinfoniarekin amaituko da, kolore instrumentalez betetako eztanda batean.

 

Robert Treviñok RTVEren Orkestra zuzenduko du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Madrilen izango den une berean, bere zuzendari titular Robert Treviñok RTVEren Orkestra zuzenduko du aste honetan. RTVEren Orkestraren Abonu-denboraldiaren parte den kontzertu hau honako piezek osatuko dute: Richard Straussen Heriotza eta itxuraldaketa poema sinfonikoa eta Azken lau abestiak, eta Alexander Scriabinen Estasiaren poema. Kontzertua Radio Clásicak emango du zuzenean eta aurrerago Los conciertos de La 2 programan ere emango dute. Aipagarria da, gainera, kontzertuan Amanda Pabyan sopranoa arituko dela bakarlari lanetan eta, hain zuzen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2017/18ko Abonu-denboraldiaren azken programan ere izango dela Pabyan. Azken programa hori, Messa di bellezza izenekoa, ekainaren 14tik 20ra izango da eta Giuseppe Verdiren Messa da Requiemaren interpretazioa izango du oinarri.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or