Miramongo Matinéeak

13. Matinéea: Alma Hirukotea

L. V. Beethoven
Trío para cuerdas nº3, Op.9, nº1

E. Dohnányi
Serenata

Mikel Ibañez

Justyna Janiak-Krymer

Flore Lefevre

Data eta Lekua

13Apirila, 2019Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

“Iruditzen zait hainbat buru, hainbat bihotz, hainbat arima dituen gizona zarela”, esan zion Haydnek Beethoveni.

Hitz horien sinpletasunean aurkitzen dugu konpositore miresgarri honen handitasuna, indar heroikoa, sormen musikala eta borondatezko baikortasuna.

Bere 3. harirako trioa opus hau osatzen duten hiruetako indartsuena da, zalantzarik gabe. Obrak aberastasun tematiko handia du mugimendu azkarretan eta ia sinfonikoak diren elaborazioetan, batez ere hasierako Allegroan. Adagioa, bestalde, bere atmosfera malenkoniatsuarekin, edertasun handikoa da. Trioa Presto distiratsu eta birtuoso batekin amaitzen da.

Hungariako musikagile Ernö Dohnányiren Serenata bere maisulan nabarmenena da ganbera-musikaren eremuan. Mozart eta Haydni begi-keinu ugari egiten dizkion arren, lan honek pertsonalitate handia du.  Berrikuntza ugari ditu eta musika erromantikoko melodia herrikoiak ditu inspirazio-iturri, nahiz eta Scherzoan eragin honetatik aldentzen den. Amaierako Rondoan Haydni omenaldia egin zion honen Pianorako eta harirako 39. trioaren (“Trio zingaroa” izenez ere ezagutzen dena) Rondo all’Ungarese ezaguneko motiboa gogora ekarriz.

Dohnányi sona handiko pianojolea ere izan zen eta Brahms miretsi izan zuen beti. Bela Bartokek honakoa esan zuen berari buruz: “Hungariako musika pertsona bakarrean laburbildu daiteke: Dohnányi”.

Artistak

Mikel Ibañez

Mikel Ibañez

Biolina

Justyna Janiak-Krymer

Justyna Janiak-Krymer

Biola

Flore Lefevre

Flore Lefevre

Biolontxeloa

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Osteguna 11 Apirila, 2019
Alma Hirukoteak Beethovenen eta Dohnányiren obrak eskainiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean

Alma Hirukoteak Beethovenen eta Dohnányiren obrak eskainiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean

Larunbat honetan, apirilak 13, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, Miramongo Matinéeak 18/19 Denboraldiko hamahirugarren hitzordura iritsiko dira Alma Hirukotearen ‘Beethoven miresgarria eta Dohnányi zoragarria’ izeneko kontzertuarekin. Taldea Euskadiko Orkestra Sinfonikoko hiru kidek osatzen dute: Mikel Ibañez (biolina), Justyna Janiak-Krymer (biola) eta Flore Lefevre (biolontxeloa).

Matinéea Ludwig Van Beethovenen 3. harirako trioarekin hasiko da; obra-sorta hau osatzen duten hiru trioetako indartsuena da. Obrak aberastasun tematiko handia du mugimendu azkarretan eta ia sinfonikoak diren elaborazioetan, batez ere hasierako ‘Allegro’-an. ‘Adagioa’, bestalde, bere atmosfera malenkoniatsuarekin, edertasun handikoa da. Trioa ‘Presto’ distiratsu eta birtuoso batekin amaitzen da.

Kontzertuko bigarren eta azken obra Ernö Dohnányiren Serenata izango da, Hungariako musikagilearen maisulan nabarmenena ganbera-musikaren eremuan. Mozart eta Haydni begi-keinu ugari egiten dizkion arren, lan honek pertsonalitate handia du. Berrikuntza ugari ditu eta musika erromantikoko melodia herrikoiak ditu inspirazio-iturri, nahiz eta ‘Scherzo’-an eragin honetatik aldentzen den. Amaierako ‘Rondo’-an Haydni omenaldia egin zion honen Pianorako eta harirako 39. trioaren (“Trio zingaroa” izenez ere ezagutzen dena) ‘Rondo all’Ungarese’ ezaguneko motiboa gogora ekarriz. Dohnányi sona handiko pianojolea ere izan zen eta Brahms miretsi izan zuen beti. Bela Bartokek honakoa esan zuen berari buruz: “Hungariako musika pertsona bakarrean laburbildu daiteke: Dohnányi”.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

 

Programa

 

Ludwig Van Beethoven
3. Harirako trioa

I. Adagio – Allegro con brio
II. Adagio, ma non tanto, e cantabile
III. Scherzo. Allegro
IV. Presto

 

Ernö Dohnányi
Serenata
            I. Marcia. Allegro
            II. Romanza. Adagio non troppo
            III. Scherzo. Vivace
            IV. Tema con variazioni. Andante con moto
            V. Rondo

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner