Ostirala 05 Apirila, 2019

Alfonso Gómez pianojole gasteiztarra eta Andra Mari Abesbatza, hurrengo kontzertu-programaren protagonistak

Alfonso Gómez pianojole gasteiztarra eta Andra Mari Abesbatza, hurrengo kontzertu-programaren protagonistak

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular ohi Hans Graf itzuli egingo da Beethovenek idatzitako eta kontzertu-aretoetan gutxitan interpretatzen diren obra koralez osatutako programa batekin. Kontzertuak Xostakovitxen '1. Sinfonia'-rekin osatuko dira, errusiar konpositoreak 18 urte baino ez zituenean konposatutako lana.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 18/19 Denboraldiaren garapenarekin jarraituko du bere hurrengo kontzertu-programarekin, ‘Jeinu korala’ izenekoa. Kontzertuak ohiko hiriburuetan izango dira: astelehenean, apirilak 8, eta ostiralean, apirilak 12, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, apirilak 9, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostegunean, apirilak 11, Gasteizko Principal Antzokian; eta larunbatean, apirilak 13, Bilboko Euskalduna Jauregian. Guztiak 20:00etan izango dira.

Beethoven berriz bihurtuko da protagonista gure hurrengo abonu-programan, gau-emanaldi sinfoniko-koral handi honetan, Hans Grafek gidatutakoa. Orkestrak eta Andra Mari Abesbatzak elkar hartuko dute Beethovenen hiru pieza koral bizkortzeko: Itsasoa bare eta bidaia oparoa, Elegia-kantua eta oraindik ere benetan originala den Fantasia korala, Alfonso Gómez gasteiztarrarekin pianoan.

Gasteizen jaio arren Friburgon bizi den Alfonso Gómez birtuosismo eta moldaerraztasun handiko pianojolea da eta, errepertorio kanonikoa izateaz gain, musika garaikideari arreta handia eskaintzen dio; Espainian erreferente handia da arlo horretan. Kontzertu ugari eskaini ditu Frantzian, Belgikan, Herbehereetan, Austrian, Alemanian, Italian, Ukrainan, Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Taiwanen eta Hego-Korean. Gainera, estatuko zein nazioarteko lehiaketetan 11 alditan saritu dute, besteak beste, honako lehiaketetan: J. Françaix (Paris), Ciudad de Guernika, Alter Musici (Cartagena) eta Gerardo Diego (Soria).

Gaueko beste gonbidatu handia Errenteriako Andra Mari Abesbatza izango da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ezinbesteko kolaboratzailea. 2016an mende erdia bete zuen abesbatza hau ahots-kalitate aldetik une gorenean dago.

Bigarren zatia Dmitri Xostakovitxen 1. Sinfoniara dedikatuta dago, konposizioko birtuosismo ariketa borobila. Errusiarra haren bidez graduatu zen, artean nerabea zela, Leningradeko Kontserbatorioan. Geroko sinfonietan ez bezala, espekulazio ugari egon baita horien asmo politikoaz, Xostakovitx garbi eta talentuz gainezka agertzen da hemen.

Hans Graf Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria izan zen bi denboralditan (1994tik 1996ra). Grafen ibilbidea Mozarten figurari oso lotuta dago, eta horren adibide garbia da 1984 eta 1994 bitartean Salzburgoko Mozarteum Orkestrarekin batera konpositore austriarraren sinfonien integrala grabatu zuela. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan egon ondoren, Graf Calgaryko Filarmonikaren (1995-2003) eta Bordele-Akitaniako Orkestra Nazionalaren (1998-2004) titular izan zen, besteak beste, baina harreman estuena eta luzeena Houston Symphonyarekin izan du; 2001etik 2013ra arte izan zen horren zuzendaria. Grafek diskografia zabala du, sari garrantzitsuak eskuratzea ahalbidetu diona, aipagarrienak Echo Klassik saria 2017an eta Grammy bat 2018an.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

 

 

Kontzertuak eta programa

 

-Apirilak 8 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Apirilak 9 (20:00): Baluarte Auditoriuma, Iruña.
-Apirilak 11 (20:00): Principal Antzokia, Gasteiz.
-Apirilak 12 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Apirilak 13 (20:00): Euskalduna Jauregia, Bilbo.

 

Ludwig Van Beethoven
Itsasoa bare eta bidaia oparoa [10’]
Elegia-kantua [7’]
Fantasia korala [19’]

Dmitri Shostakovich
1. Sinfonia [28’]

 

Hans Graf, zuzendaria
Alfonso Gómez, pianoa
Andra Mari Abesbatz

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or