Osteguna 09 Maiatza, 2019

Xostakovitx eta Dvorak, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonistak

Xostakovitx eta Dvorak, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonistak

Dumka boskoteak sobietar eta bohemiar autoreen obrak eskainiko ditu ‘Hirukotetik boskotera’ izeneko kontzertuan. Maiatzaren 11n izango da, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean.

Miramongo Matinéeek azken txanpari ekingo diote Denboraldiko hamalaugarren kontzertuarekin, larunbatean, maiatzak 11, izango dena, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean. ‘Hirukotetik boskotera’ izeneko kontzertu hau Dumka boskoteak eskainiko du. Honako musikariek osatzen dute taldea: Birgit Kolar (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertino iraunkor gonbidatua), Julia Siciliano (pianoa) eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kide diren Irene Echeveste (biolina), Delphine Dupuy (biola) eta Juan Ignacio Emme (biolontxeloa).

Matinée honen programa itzal handiko bi egileren obrez osatzen da, biak ala biak oso ezagunak errepertorio bereziki joria izateagatik: Dmitri Xostakovitx eta Antonin Dvorak.

Bi biolinentzako eta pianorako bost piezarekin hasiko da Miramongo Matinéea, Dmitri Xostakovitxen obra ezberdinak (1955eko The Gadfly filmaren soinu-bandaren zatiak eta sobietar egilearen Jazz-suiteak, kasu) uztartzearen bidez Lev Atovmianek sortutako moldaketarekin. Pieza labur hauetan Xostakovitxen beste alderdi bat ikus daiteke, lirismo epel eta xarma eslaviarrekoa, ohiko iluntasun itzaltsu eta zorroztasun sardonikotik urrun.

Goizeko bigarren eta azken obra Antonin Dvorakena izango da. Brahmsen ostean, autore txekiarrari zor zaio gehien XIX. mendeko bigarren erdiko ganbera-musikaren arloan. Eta gainera, aditu askoren arabera, Pianorako 2. kintetoa (1887), Dumkak Matinéean eskainiko duena, da bere ganbera-obra onenetako bat. Musika folklorikoaren bira eta erritmo ohikoez osatutako piezak osatzeko Dvoraken abileziaren adibide argienetako bat da obra hau. Edertasun handikoa da, egitura finekoa, zabaltasun emozionalekoa eta maisulan batek bakarrik izan dezakeen sakontasunekoa.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

 

Programa

 

Dmitri Xostakovitx (Lev Atovmianen moldaketa)

Bi biolinentzako eta pianorako bost pieza [10’]

I. Prelude. Moderato
II. Gavotte. Tranquillo, molto leggiero
III. Elegy. Andantino
IV. Waltz. Tempo di valse, moderato
V. Polka. Vivace

 

Antonin Dvorak

Pianorako 2. kintetoa la maiorrean [35’]

            I. Allegro ma non tanto
            II. Dumka. Andante con moto
            III. Scherzo (Furiant). Molto vivace
            IV. Finale. Allegro

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or