7. Matinéea: Kolpeka Perkusio-taldea
R. Humet
Mantra II
I. Xenakis
Okho
J.S. Chapí
Tendresa
M. Ford
Stubernic
A. Lafargue
El espejo de mi alma
N.J. Zivkovich
Trio per uno, Op.27
Anthony Lafargue
Héctor Marqués
Igor Arostegi
Informazioa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-musika zikloaren 2020 urtearen abiapuntu gisa, Kolpeka perkusio-taldeak, Orkestrako musikariek soilik osatutakoak, askotariko programadun kontzertua eskainiko du.
Batetik, perkusiozko instrumentuen familia zabala hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dugu. Eszenatoki gainean, lamina-instrumentuak eta perkusio anitzeko set upak ikus ahal izango ditugu, besteak beste.
Bestetik, estilo askotako musika biltzen du saioak. Jesus Salvador Chapiren Tendresa, Mark Forden Stubernic edo Iannis Xenakisen Okho bezalako obrak izango dira aniztasun horren erakusgarri.
Kontzertu honen errepertorioan aurkezten diren obren artean El espejo de mi alma ere nabarmentzen da, bakarkako bibrafonozko obra, Anthony Lafargue Euskadiko Orkestra Sinfonikoko perkusio-bakarlariak konposatua. Hain zuzen ere bera arduratuko da kontzertuan lan hau interpretatzeaz.
Artistak

Anthony Lafargue
Perkusioa

Héctor Marqués
Perkusioa

Igor Arostegi
Perkusioa
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

