Miramongo Matinéeak

3. Matinéea: Barrococo

F. Krommer
Fagot, bi biola eta biolontxelorako kuartetoa [22']

G.P. Telemann
Bi biolin eta kontinuorako trioa mi minorrean [8'] / Bi biolin, fagot eta kontinuorako kuartetoa mi minorrean [10']

A. Reicha
Bariazioak fagot eta hari-laukoterako [11']

 

Kontzertu honetarako ez da sarrera solterik salduko, indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz.

Data eta Lekua

07Azaroa, 2020Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramon

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

Vivaldiri esker, duela mende batzuk, fagota grabeen eta baxu jarraituaren itzaletik irten zen instrumentu bakarlari bezala tokia hartzeko. Barrococok 18/19 Denboraldian kontzertu bat eskaini zuen fagota protagonismoa hasi zeneko une hori arakatzeko, Vivaldi beraren, Reichenauerren eta Devienneren lanekin. Matinée honek instrumentu honi funtsezko rola ematen jarraituko du, oraingoan Krommer, Telemann eta Reicharen lanekin, zeintzuetan fagota hari-formazio batekin uztartzen den.

Franz Krommer, jatorriz txekiarra izan arren, garai klasikoko konpositore germaniarrik garrantzitsuenetakotzat hartzen da Joseph Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart eta Carl Philipp Emanuel Bachekin batera. Kuarteto honetan fagotak ahots nagusia du, bakarlari bezala, baina multzoa homogeneoa da eta ganbera-musikako une atsegin bat eskaintzen digu.

Georg Philipp Telemann barroko garaiko konpositore alemaniar ospetsuenetako bat da. Bere Sei trioak instrumentu ezberdinen konbinazioetarako idatziak izan ziren: biolina eta oboea; biolina eta flauta; bi biolin; biolina eta zango-biola; eta biolina eta fagota, kasu guztietan baxu jarraituarekin. Bosgarren trio honetarako, Barrococok bi biolin aukeratu ditu. Ondorengo kuartetoan, laugarren ahots bat gehitzen da goiko ahotsen eta baxuaren artean, taldeak fagotari ematea erabaki duena.

Kontzertua jatorri txekiarreko konpositore frantziar Anton Reicharen Fagot eta hari laukoterako bariazioekin amaituko da. Hari-orkestra batekin interpretatzen da, fagotaren birtuosismoa are gehiago nabarmentzeko.



Artistak

Anne-Marie Harmat

Anne-Marie Harmat

Biolina

Mikel Ibañez

Mikel Ibañez

Biolina

Arkaitz Martínez

Arkaitz Martínez

Biola

Jon Larraz

Jon Larraz

Biolontxeloa

Anne Charlotte Lacroix

Anne Charlotte Lacroix

Fagota

Charo Indart

Charo Indart

Klabezina

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea