Osteguna 04 Azaroa, 2021

Izai Ganbera Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Izai Ganbera Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestrako zazpi kidek osatzen duten taldeak historian garrantzitsuenetako eta oparoenetako bi diren konpositoreen divertimentoak eskainiko ditu: Mozart eta Haydn. Matinéea larunbatean izango da, azaroak 6, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude.

Miramongo Matinéeek aurrera jarraitzen dute 21-22 Denboraldiko laugarren hitzorduarekin, Izai Ganbera Taldeak eskainiko duena, ‘Allegro e Spiritoso’ izenburupean, larunbat honetan, azaroak 6, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Taldea osatzen duten zazpi musikariak Euskadiko Orkestrako kideak dira: Xabier de Felipe (biolina), Monika Mazur (biola), Paloma Torrado (kotrabaxua), Silvia Esain (oboea), Marco Caratto (fagota), Marcos Garrido (tronpa) eta Cristian Palau (tronpa).

Izai ganbera-taldeak Matinée honetan bereziki XVIII. mendean eta orokorrean musika klasikoaren historian garrantzitsuenetako eta oparoenetako bi diren konpositoreen obrak eskainiko ditu: Wolfgang Amadeus Mozart eta Joseph Haydn. Divertimentoak eta serenatak ohikoak ziren entretenimendu-musika gisa egile hauen bizi-garaian Europako erdiguneko gorteetan. Oro har, serenatak haize zabalean interpretatzeko pentsatuak zeuden eta divertimentoak, aldiz, lokal itxietarako idatzi ohi ziren. Sarri bi konposizio-mota hauen aurretik martxak jo ohi zituzten garaiko musikariek.

Areto barruan gertatuko den Matinée honetan, garai hartako logika bera jarraituz, saioa Mozarten Bi tronpa, fagot eta harirako martxa laburrarekin hasiko da. Kontzertuak izango duen festa-giroa ezartzeaz gain, obra horrek egile beraren K.205 Divertimentoari emango dio bide. Divertimento hau Mozarten lehen ekoizpen-garaikoa da eta egin zen urteagatik seguraski Salzburgon estreinatu zuten konpositorea Hieronymus von Colloredo artzapezpikuarentzat lanean ari zen bitartean.

Matinéea amaitzeko ganbera-taldeak Joseph Haydnen Fa maiorreko kasazioa divertimentoa interpretatuko du, Nikolaus I Esterházyko Printzearen kapera-maisu zeneko garaian idatzitakoa.

Bi divertimentoak originaltasun handikoak dira, festa-girokoak eta garairako birtuosismo handikoak, eta horrek argi erakusten du estreinatu zituzten musikariek zer nolako kalitatea zuten. Bi obrek proposatzen duten formazio musikala ez da oso ohikoa, eta XVIII. mendetik aurrera oso konpositore gutxik erabili zuten.

Sarrera solteak (10€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or