Asteazkena 01 Abendua, 2021

Euskadiko Orkestrak bertan behera utzi du Salzburgorako bidaia

Euskadiko Orkestrak bertan behera utzi du Salzburgorako bidaia

Abenduaren 15, 16 eta 17an Salzburgoko Grosses Festspielhaus prestigiodunera gonbidatua izan ostean, Euskadiko Orkestrak bidaia bertan behera uztea erabaki du Covidaren ondoriozko egungo egoeragatik, eta Austrian indarrean dauden murrizketak luzatu daitezkeelako. Une honetan biztanleria osoa itxialdian dago, hasiera batean, abenduaren 13ra arte.

Robert Treviño titularraren zuzendaritzapean, orkestrak solista gisa Xavier de Maistre sona handiko harpajolea eramateko asmoa zuen abenduan Salzburgora, hiru egunez jarraian programa bikoitza eskaintzeko, aurreikuspen guztien arabera beteta egongo zen areto baten aurrean. Xavier de Maistre programatuta dago datozen egunetan (abenduaren 3tik 10era) eskainiko ditugun kontzertuetan, Salzburgon aurkeztuko zenaren aurrerapen izango zirenetan.

Salzburgoko bisita aspaldidanik ari zen antolatzen orkestra, pandemia baino denbora dezente lehenago. Hiri austriarreko Udako Jaialdia eta ‘Jaialdien Areto Handia’-ren programazioa Europaren erdiguneko musika klasikoko hitzordu garrantzitsu eta prestigiodunenetakoen artean daude. Berriki eszenatoki horren gainean aritu dira Berlingo Filarmonikoa, Vienako Filarmonikoa eta Chicagoko Orkestra Sinfonikoa, besteak beste. Euskadiko Orkestra 80ko hamarkadaren hasieran aritu zen estreinakoz Salzburgon, baina ordutik ez da itzuli izan. Duela bi urte jaso zuen gonbidapena hiru kontzertu eskaintzeko bi programa ezberdinekin Robert Treviñoren batutapean, baina pixkanaka okerrera egin duen pandemiagatiko egoerak eraman du desplazamendu hau azken unean bertan behera uztera. Antolatuta zeuden kontzertuen sustatzaileak orkestrari atzeratutako hitzordu hauek berrartzeko ordezko datak proposatu dizkio, 2023 edo 2024an, eta horretan ari dira lanean sustatzaile eta orkestra.

Salzburgoko hitzordu musikal garrantzitsu hau zela-eta, Euskadiko Orkestrak bere agenda aldatu eta ohiko konpromiso batzuk alde batera utzi behar izan zituen, esaterako, El Diario Vascoren Gabon Kontzertu tradizionala, datorren abenduaren 16an Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere gain hartuko duena. Hitzordu horren faltan, Euskadiko Orkestrak Austriarako bidaiaren ordez abenduko egun horietan Raveli buruzko bigarren disko bat grabatuko du. Ideia hau duela hilabete batzuetatik zegoen mahai gainean, kontuan hartuz Raveli eskainitako orkestraren lehen lana, Ondine diskoetxeak aurten argitaratutakoa, nazioartean arrakasta handia izaten ari dela.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or