Esnaera
R. Lazkano
Mare Marginis (erabateko estreinaldia) [20']
G. Mahler
5. Sinfonia [68']
Robert Treviño
Zuzendaria
Alexandre Tharaud
Data eta Lekua
-(e)tik gora
10 €Informazioa
2023a euskal musikarako garrantzitsua izango den ekitaldi batekin hasiko dugu, Ramon Lazkanoren pianorako kontzertu berri baten estreinaldiarekin, hain zuzen. Mare Marginisen, Radio Francek, Euskadiko Orkestrak eta Westdeutscher Rundfunk WDRk elkarrekin egindako enkarguan, donostiarrak zera islatu nahi izan du, «urik gabeko itsaso bat, muga baten lekua ere badena, ilargian ikusezin dena ikusgai denetik bereizten duen muga bat». Alexandre Tharaud, kultuko pianojole bihurtu dena errepertorio frantsesera oso modu pertsonalean hurbiltzen delako, teklatuaren aurrean jarriko da erabateko estreinaldi honetan. Bigarren zatian, Robert Treviñok beste behin erakutsiko digu Mahlerren musikarekin antz handia duela. Odoljario bat jasan eta hilzorian egon ondoren konposatu zuen Mahlerrek 5. Sinfonia. Lehengoratzen ari zela, hausnartzen hasi zen Mahler hainbeste borrokatu ondoren bere bizitzan lortu zuen guztiaz; hausnarketa horren ondorioz, esnatzearen sinfonia hau idatzi zuen, tronpeta-solo izugarri batekin hasten dena.
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

