Ostirala 10 Ekaina, 2022

Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen (ROCE) XIII. Topaketa

Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen (ROCE) XIII. Topaketa

‘Ekosistema musikala: lidergoa, aniztasuna eta berrikuntza kudeaketa-ereduetan' izenburua duen aurtengo edizioa ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Musikenen, Donostia. Gai horien inguruan diharduten diziplina anitzeko profesionalei zuzenduta dago, eta ekainaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera.

Euskadiko Orkestra ROCEren sortzaileetako bat da, eta Mikel Cañada Euskadiko Orkestrako Musika Gelako koordinatzailea sarearen presidenteordea da.

Ekainaren 30etik uztailaren 20raHezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen (ROCE) XIII. Topaketa egingo da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, eta honako hauei zuzenduta egongo da: musikako profesionalei, ikertzaileei, musikologoei, gizarte-kolektiboetako arduradunei, hezitzaileei, gizarte-langileei, kultura-bitartekariei, psikologoei, pedagogoei, psikopedagogoei eta gaian interesa duten beste pertsona batzuei. Topaketak nazioarteko ponentziak, solasaldiak, lan-mahaiak eta komunikazioak barne hartuko ditu, etorkizuneko proiektu eta estrategia komunak ezagutzeko, bateratzeko eta abiapuntu bat proposatzeko helburuarekin.

ROCE irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2010ean sortu zuten hainbat erakundek, tartean Euskadiko Orkestrak, eta gaur egun hogei bat erakunde ditu kide. Haren helburuen artean daude, besteak beste, elkartutako erakundeen hezkuntza- eta gizarte-ekintzak koordinatzea eta lankidetza sustatzea, kultura-erakundeetan hezkuntza- eta gizarte-sailak sor daitezen bultzatzea edo arlo horretako diziplinarteko proiektuen diseinua eta garapena sustatzea. Gaur egun, elkarteko presidenteordea da Mikel Cañada, Euskadiko Orkestrako Musika Gelako koordinatzailea ere badena.

Topaketari buruzko informazio guztia rocemusica.org-en. Izen-ematea doakoa izango da eta ekainaren 20a baino lehen egin beharko da webgune horren bitartez.

Informazio gehiago

ROCEren webgunea
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar