Osteguna 24 Azaroa, 2022

Belharrak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea

Belharrak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea

Euskadiko Orkestrako interpreteez osatutako laukoteak Franz Schuberten bi hari-kuarteto eskainiko ditu larunbat honetan, azaroak 26, 11:00etan, Miramonen egingo den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, azaroak 26, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko laugarren hitzordua izango da. Bertan, Belharrak ‘Dardara eta nostalgia’ izeneko kontzertua eskainiko du, Franz Schuberten bi hari-kuarteto barne hartuko dituena. Taldeko kide guztiak orkestrako musikariak dira: Anne-Marie Harmat (biolina), Mikel Ibañez (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola) eta Pascale Michaud (biolontxeloa).

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Lehenik eta behin 12. Hari-kuartetoa entzungo da. Austriarraren amaitu gabeko lana da, eta bere mugimendu bakarra jotzen da; hortik datorkio «Quartettsatz» edo «Kuarteto-mugimendua» izena. Idatzi zuenean, 1820an, Schubert bere bizitzako oso garai ilun batean murgilduta zegoen eta, hain zuzen ere, urte horretan ez zuen amaitu idazten hasi zen obretako bakar bat ere, kuarteto hau barne. Mugimenduan oso giro tragikoa nabari da eta bertan musikagilea une latz horietan sentitzen ari zen larritasuna antzematen da.

Bigarrenik 15. Hari-kuartetoa joko du Belharrak, hari-laukoterako literaturako harribitxietako bat. Schubertek idatzi zuen ezaugarri horietako azken obra da, eta hamar egunetan baino ez zuen egin, 1826ko ekainaren 20tik 30era. Konpositore austriarra bizirik zegoen bitartean lehen mugimendua baino ez zen interpretatu, eta lehen interpretazio integrala 1850ean egin zen, konpositorea hil eta hogei urte baino gehiagora. Idazkeraren antolamenduagatik, «Dardara-kuartetoa» izena eman zitzaion, obran zehar «tremolo» («arku-dardara») ugari agertzen baitira. Dardara horiek, modu maior eta minor arteko etengabeko trukeei eta tonalitate-aldaketa sarriei gainjartzen zaizkienak, mundu larrigarri batera garamatzate, baina aldi berean lurrunezkoa, kotoizkoa eta gautarra dirudiena, nostalgiaz betea. Unibertso geldia eta ezegonkorra, poetikoa eta dramatikoa aldi berean.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner