Osteguna 04 Maiatza, 2023

Arima Boskotea izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean

Arima Boskotea izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestrako musikariz osatutako taldeak Beethoven eta Dvoraken kinteto bana interpretatuko du larunbat honetan, maiatzak 6, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Miramongo Matinéeak 22/23 Denboraldiko hamalaugarren hitzorduarekin datoz, kasu honetan Arima Boskoteak eskainiko duena, ‘Bi bioladun kintetoak’ izenburupean, larunbat honetan, maiatzak 6, 11:00etan, Miramongo egoitzan. Taldea bere osotasunean Euskadiko Orkestrako musikariek osatzen dute: Nathalie Dabadie (biolina), Irene Echeveste (biolina), Delphine Dupuy (biola), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola) eta Jon Larraz (biolontxeloa).

 

SARRERAK HEMEN EROSI

 

Arima Boskoteak Beethoven eta Dvoraken bi bioladun kintetoak eskainiko ditu, horietako lehena XIX. mende hasieran konposatutakoa eta bigarrena mende beraren amaieran.

Alde batetik, Ludwig Van Beethovenek Hari-kintetoa 1801ean idatzi zuen eta Moritz von Fries Kondeari eskaini zion. Mezenas honi obra gehiago ere dedikatu zizkion konpositore alemaniarrak: urte horretan bertan biolinerako bi sonata eta, geroago, bere Zazpigarren Sinfonia ospetsua ere bai. Kinteto honek Franz Schubert inspiratuko zuen tonalitate bereko kinteto propioa konposatzeko, nahiz eta Schubertek bi biolontxeloren alde egitea erabaki zuen, bi biolaren ordez.

Bestalde, Antonin Dvorak txekoslovakiarrak, 1892an 30 urte zituela Estatu Batuetara bizitzera joan zenak, 3. Hari-kintetoa 1893ko udan idatzi zuen, Iowan zegoela. Kinteto hau idatzi eta berehala, Dvorakek bere Kuarteto Amerikarra argitaratu zuen. Bi ganbera-pieza horiek konpositoreak bere jatorrizko herrialdeko musika herrikoia eta inspirazio amerikarra arrakastaz uztartzen jakin izan zuela erakusten dute modu ezin hobean.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo