Ostirala 30 Abuztua, 2024

Irailaren 1ean jarriko dira salgai 24/25 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Irailaren 1etik salgai egongo dira Euskadiko Orkestraren 24/25 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak. Irailaren 27an Bilbon emango duen kontzertuarekin ekingo dio orkestrak ohiko lau hiriburuetan eskainiko duen abonu-kontzertuen denboraldiari.

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Bilbo, Iruña eta Donostiako kontzertu guztietarako sarrerak euskadikoorkestra.eus-en eros ahal izango dira, baita aretoen webguneetan (euskalduna.eusbaluarte.com eta kursaal.eus) eta euren leihatila eta ohiko salguneetan ere. Irekita jarraitzen du Denboraldiko abonua eskuratzeko aukera ere, hemen (80 eurotik aurrera).

Euskadiko Orkestrako abonatu, ikasle, 30 urtetik beherako, 65 urtetik gorako, langabetu eta beste kolektibo batzuek (Artium, Kursaal Eszena...) tarifa bereziekin gozatu ahal izango dute kontzertuez. Gainera, Azken Ordu Gazteari esker, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan.

Gasteizek ez du oraingoz ez sarreren ez abonamenduen salmentarik izango, Jesus Guridi Kontserbatorioaren edukiera txikiagoa baita, eta orkestrak bertan eskainiko baititu kontzertuak Principal Antzokia eraberritzeko lanetan den bitartean.

 

 

24/25 Denboraldia: kontrastea eta araoa

 

Denboraldi berri honetan, ‘kontrastea’ eta ‘konjurua’ kontzeptuak gehitu dizkiogu gure diskurtsoari. Kontraste horren baitan, gure ohiko errepertorioko lanak eta lehenengo aldiz interpretatuko ditugun lanak topatuko ditugu; azken horiek gure soinu memoriaren parte izatea nahi dugu. Lehenengoen artean daude Schubert, Mahler eta Brahms. Bigarrenen artean daude, aldiz, Scriabin, Szymanowski edo Schoenbergek Pelléas et Mélisande opera sendorako behar izan zuen talde sinfoniko handia. Detlev Glanert konpositorearen perkusio eta orkestrarako kontzertu bat estreinatuko dugu, Europako beste bi orkestrarekin batera partekatutako enkargu baten baitan.

Konjuruaren argumentuaren baitan, Akelarre interpretatuko dugu, Pascual Aldaveren obra-katedrala; hain zuzen ere, jaio zeneko mendeurrenean berreskuratuko dugu lan hori. Araoa baliabide eraldatzailea da, konplizitatea eta, sarri, gaua behar dituena. Hor topatuko dugu Beatriz Arzamendi ere, Sorginen soinua lanarekin, eta Euskal Herrian horren errotuta dagoen sorginen mitoari buruzko bere begiradarekin. Eta Mahler (Zazpigarren Sinfonian), Schubert eta Strauss ere bai, gauaren gaineko ikuspegi erromantikoa eskainiko digutenak. 

Zatoz gurekin obra, solista eta zuzendari handiak ezagutu eta haiekin gozatzera.

24/25 Denboraldiari buruzko informazio osoa hemen

Denboraldiko kontzertu guztiak:

Informazio gehiago

Kontzertuak & Sarrerak
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 otsaila, 2026 Asteartea, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
11 Az
12 Og
13 Or
14 Lr
14 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 12:30 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Ig
16 Al
17 Ar
17 otsaila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 Az
19 Og
19 otsaila, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
20 Or
20 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Lr
21 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 9. Matinéea: Sibel Donostia / San Sebastián
9. Matinéea: Sibel
22 Ig
23 Al
23 otsaila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
27 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Franck / Bruckner
28 Lr
28 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 10. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
10. Matinéea: Belharra
28 otsaila, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner