Asteartea 10 Iraila, 2024

Zukerman, Forsyth eta Sietzen nazioarteko izarrak izango dira Miramongo Matinéeen ziklo berriaren protagonistak

Zukerman, Forsyth eta Sietzen nazioarteko izarrak izango dira Miramongo Matinéeen ziklo berriaren protagonistak

Urriaren 5etik aurrera 16 hitzordu berri ekarriko ditu Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo berriak, eta sarrerak eta abonamenduak dagoeneko salgai daude.

Pinchas Zukerman biolinjoleak, Amanda Forsyth biolontxelojoleak eta Christoph Sietzen perkusiojoleak ganbera-kontzertuak eskainiko dituzte orkestraren Denboraldi Sinfonikotik igaro ondoren, eta Euskadiko Orkestrako hainbat kidek hartuko dute gainerako programazioa.

Urriaren 5ean, larunbata, hasiko da Euskadiko Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeen 2024/2025 Denboraldia; hiru hamarkada baino gehiago daramatza zikloak Euskadiko Orkestraren programazioan kalitatezko musika alternatiba bat eskaintzen Miramonen. Ganbera-zikloak Denboraldi berri bat aurkezten du, hogeita hamahirugarrena, eta musikaren mila aurpegiak poltsikoko formatuan ezagutzera gonbidatzen gaitu. Sortu zenetik Kutxa Fundazioaren babesa duen zikloak maiatzaren 31ra arte iraungo du, eta guztira hamasei hitzordu hartuko ditu barne.

Gure Denboraldi Sinfonikora gonbidatutako hiru bakarlari, esperientzia eta gaztetasuna aurrez aurre jartzen dituzten nazioarteko izarrak, izango dira protagonista nagusiak. Alde batetik, ia sei hamarkada eszenatoki gainean eman dituen Pinchas Zukerman biolinjolea eta Amanda Forsyth biolontxelojolea. Biek batera parte hartuko dute Bruch / Bruckner kontzertu-programan. Bestetik, Christoph Sietzen, 31 urte besterik ez dituen arren dagoeneko erreferente dena, gure orkestrako kideez inguratuko da perkusiozko kontzertu monografiko bat eskaintzeko, eta ikuskizun bikaina izango da. Sietzenek Denboraldi Sinfonikoaren baitan Detlev Glanerten Perkusiorako Kontzertua estreinatuko du.

Orkestrako dozenaka kidek instrumentu-konbinazio ugariko hirukoteak, laukoteak eta boskoteak osatu dituzte, barrokotik gaur egunera arteko askotariko errepertorioa eskaintzeko. Hori guztia formatu arin, lasai eta kalitatezkoan, ordubete inguruko iraupenekoa, musikariei dibertsifikatzeko aukera ematen diena, ohiko habitat sinfonikotik ateratzen baitira. Liberty Taldea, Eguzkilore, Borodin Ensemble, Belharra eta Barrococo dira Miramongo eszenatokira igoko diren taldeetako batzuk.

Hari-talde txikiak nagusi izango dira programazioan, eta noizbehinka zikloa ezaugarritzen duen formatu txikitik aldenduko da, esaterako, metal-sekzioko 12 kide izango dituen Miramon Brassekin; 16 kide izango dituen Izai ganbera-taldearekin, eta dozenaka ahots Gabriel Baltesen aginduetara jarriko dituen Kup Taldearekin.

Proposamen horiek guztiek menu erakargarri bat osatzen dute, eta bertan edonork aurki dezake bere altxor berezi eta propioa. Hona hemen Miramongo Matinéeen Denboraldiko egutegia:

 

 

 

Abonamenduak eta sarrerak

 

16 kontzertuetarako abonamenduak 96 euroko prezioa orokorra du, eta 75,20 euroko tarifa berezia onuradunentzat (65 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak, orkestrako beste zikloetako abonatuak, Kursaal Eszenako abonatuak, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen titularrak, Eureka! Zientzia Museoko lagunak eta Musikene). Jada eskuragarri dago orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo euskadikoorkestra.eus webgunean.

Sarrera solteek 11 euroko prezio bakarra dute eta salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, eserleku librerik balego, orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahal izango dira dagokion kontzertuaren egunean.

 

 

Autobus-zerbitzua

 

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 apirila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rakhmaninov / Bartok
11 Lr
11 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
12. Matinéea: Ensemble Phantasy
12 Ig
13 Al
13 apirila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Bartok
14 Ar
14 apirila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
15 Az
15 apirila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
21 apirila, 2026 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
22 Az
22 apirila, 2026 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
23 Og
23 apirila, 2026 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
24 Or
25 Lr
25 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
13. Matinéea: Delicia Ensemble
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og