Musika Gela

Logelan logale

PROIEKTUA


Logelan logale Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako kantata bat da eta Euskadiko Orkestrak 2025eko maiatzean estreinatu zen Donostian eta Gasteizen. Kontzertu parte-hartzaile honetan ikasleek Euskadiko Orkestrarekin batera abesbatza handiak osatuz abesten dute, eta horretarako bereziki sortutako obra interpretatzen dute. Logelan logale proiektuak kontzertu gehiago izango ditu Donostian eta Gasteizen 2026ko apirilean, eta maiatzean Bilbon estreinatuko da, Bilboko Orkestra Sinfonikoa proiektu honetara gehituta.

Logelan logale ARTIS+ Artea, gizarteratzeko Europako proiektuaren parte den ekimena da. Honen bidez, gure herrialdeko ikastetxeetan kantu korala bultzatu nahi dugu.

 

 

Laburpena

Non dago errealitatea eta ametsaren arteko muga? Ze denbora eta pisu hartzen dute ametsek gure egunerokoan? Lo gaudenean eta esna gaudenean egiten ditugun ametsak leku berera doaz?
Protagonista bere ohean sartzen da eta saiatzen den arren ezin da lokartu. Egunari errepasoa egiten dio eta nekatuegi sentitzen da bere gorputza eta burua loari emateko. Eta hala ere, muga hori zeharkatu nahian dabilen ordu txiki horietan norbait edo zerbait aurkituko du. Zer ote da? Zein ote da? Ez ote da bere burua izango?

Doinu eta kantu ezberdinen bidez kontatu eta kantatuko dugu, gutako bakoitzak ohera joaten den unetik eta esnatu arteko istorioa. Loa eta ametsaren fantasiari, bakoitzak bere doinua jartzeko, lo gaudenean ere abenturak bizi ditugulako.

 

Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Informazio gehiago jaso nahi duzu?

EUSKADIKO ORKESTRA, SAren pribatutasun-politika irakurri eta baldintzarik gabe onartzen dut. Nire datuen erabilera onartzen dut ere, beti ere bertan ezarritako baldintzetan bada.
Informazio gehiago?
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar