Asteartea 16 Abendua, 2025

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren bigarren edizioak 132 ahotsak baditu dagoeneko

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren bigarren edizioak 132 ahotsak baditu dagoeneko

600 lagun baino gehiagok izena eman ostean, atzo egin zen Miramonen herritarren abesbatza osatuko duten 132 ahotsen esleipen zozketa.

Entseguak urtarrilaren 14an hasiko dira eta bi hilabetez luzatuko dira. Horren ostean, abesbatza prest egongo da Baluarte, Kursaal eta Euskaldunako eszenatokietara igotzeko martxoaren 13 eta 18a bitartean.

Azaroaren 10ean ireki zen Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioan izena emateko epea. Proiektu horretan, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin hiru eszenatoki handitan (Baluarte, Euskalduna eta Kursaal) abesteko aukera dute. 132 ahots bilatzen ziren, baldintza bakarra izanik gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea. Izen-ematearen amaieran, abenduaren 4an, 600 pertsona baino gehiago zeuden izena emanda, ekimenaren hasierako edizioan baino %20 gehiago.

Parte hartu nahi dutenen artean, edizio honek hobetu egin du jatorrizko lurraldeen eta adin-tarteen arteko oreka. Izena eman duten pertsonen %55 Gipuzkoakoak dira eta %45 gainerako probintzietakoak (%26 Bizkaikoak, %10 Arabakoak, %7 Nafarroakoak eta %2 beste leku batzuetakoak). Beste probintzien kopuru hori nabarmen igo da aurreko urtearekin alderatuta. Adinari dagokionez, %15ek 18 eta 39 urte bitartean ditu, %37k 40 eta 57 urte bitartean eta %48k 58 urte baino gehiago. Adin-tarte gazteenen parte-hartzeak nabarmen egin du gora.

 

 

Zozketa

 

Izena emandako 600 ahots horietatik 132 aukeratu ahal izateko, atzo, abenduak 15, zozketa publikoa egin zen Miramonen, eta emaitzak dagoeneko ikusgai daude hemen.

Zozketan 34 soprano, 32 kontralto, 32 tenor eta 34 baxu aukeratu ziren (zein ahots-taldetakoak ziren argi ez zuten pertsonek aurrez aurreko proba bat egin ahal izan zuten zozketaren aurreko egunetan). Gainera, adin-tarte eta jatorri desberdinen presentzia ahalik eta gehien orekatu nahi izan da, eta horretarako taldez taldekako zozketa egin zen, ahots mota, lurralde eta adin-taldearen arabera, alegia.

Hautatutako 132 ahotsak 66 ahotseko bi abesbatzatan banatu dira, A abesbatza eta B abesbatza izenekoak, kontzertu sinfonikoetan antolaketa, logistika eta banaketa errazteko. A abesbatza Gipuzkoa eta Nafarroako ahotsez osatuta dago, eta Baluarteko kontzertuan eta Kursaaleko lehenengoan parte hartuko du. B abesbatza Bizkaiko eta Arabako ahotsek osatzen dute, eta Euskaldunako kontzertuan eta Kursaaleko bigarrenean parte hartuko du.

 

 

Entsegu-plana
 

Abesbatza bakoitzak hamar entseguren plan espezifikoa izango du, baina horietako lau entsegu partekatuak izango dira bi taldeentzat. Entsegu gehienak Miramonen egingo dira, urtarrilaren 14tik martxoaren 12ra bitartean. Aurten, berrikuntza gisa, bigarren, hirugarren eta laugarren entseguak Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan errepikatuko dira, Bizkaitik eta Arabatik datozenei sarbidea errazteko. Entsegu-egutegi osoa hemen kontsulta daiteke. Lehen entsegua baino lehen, ahots- eta piano-partiturak jarriko dira parte-hartzaileen eskura.

 

 

Kontzertu sinfonikoak

 

Proiektua Denboraldi Sinfonikoaren barruan ikusaraziko da, Schumann / Respighi izeneko zortzigarren programa sinfonikoaren baitan eta Riccardo Frizzaren zuzendaritzapean. Kontzertuak honako egunetan izango dira: martxoaren 13an Iruñeko Baluarte Auditoriumean, martxoaren 14an Bilboko Euskalduna Jauregian, eta martxoaren 16 eta 18an Donostiako Kursaal Auditoriumean.

Errepertorio berria hiru lanek osatuko dute: Sorozabalen Euskalerria; Bizeten Carmen operako ‘Martxa eta abesbatza’; eta abeslariek datozen egunetan aukeratuko duten hirugarren lan bat. Horren guztiaren interpretazioak (abesbatza misto eta orkestrarako) kontzertuen 10 eta 15 minutu artean hartuko ditu. Herritarren abesbatzari laguntzeko, Gorka Miranda arituko da zuzendari eta Easo Abesbatzako 40 kide ere izango dira entsegu batzuetan zein eszenatokian.

 

 

 

Lehenengo edizioaren bideo eta argazkiak

 

 

Abestu Euskadiko Orkestrarekin, kontzertuak / conciertos

 

 

ARTIS+, artea gizarteratzeko

 

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 otsaila, 2026 Asteartea, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
11 Az
12 Og
13 Or
14 Lr
14 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 12:30 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Ig
16 Al
17 Ar
17 otsaila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 Az
19 Og
19 otsaila, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
20 Or
20 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Lr
21 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 9. Matinéea: Sibel Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
9. Matinéea: Sibel
22 Ig
23 Al
23 otsaila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
27 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Franck / Bruckner
28 Lr
28 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 10. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
10. Matinéea: Belharra
28 otsaila, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner