Berriak
Ostirala 01 Urria, 2021

Salgai dago ‘Americascapes’, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Ondine diskoetxearekin egindako bigarren grabazioa

Gaurtik aurrera, urriak 1, salgai dago plataforma digitaletan eta merkataritza-establezimendu ugaritan Ondine diskoetxeak editatutako ‘Americascapes’ diskoa. Robert Treviñoren zuzendaritzapean, erregistro diskografiko berri honek oso ezagunak ez diren lau egile amerikar ditu ardatz —Loeffler, Ruggles, Hanson eta Cowell—.

Asteazkena 29 Iraila, 2021

Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 2

Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloak 30 denboraldi beteko ditu eta hainbat nobedaderekin dator mugarri garrantzitsu hau ospatzeko: Abonu Denboraldian parte hartzen duten nazioarteko bakarlari garrantzitsuen emanaldiak (Dmitri Makhtin, Alexey Stadler, Varvara) eta Robert Treviñoren agindupean orkestra osoarekin egindako Entsegu orokor irekia, besteak beste.

Zikloa indartsu hasiko da larunbat honetan, urriak 2, eta hurrengoan, urriak 9, orkestraren Kontzertu Denboraldia inauguratzen ari den 'Brahms Fest' ganbera-errepertoriora zabalduko baita lehen bi Matinéeetan.

Ostirala 24 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak Brahms Jaialdi batekin inauguratuko du Denboraldia

Irailaren 27tik urriaren 13ra Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu Iruña, Donostia, Gasteiz eta Bilbon ‘Brahms Fest’ programaren baitan, Johannes Brahms musikagile alemaniar ezagunari eskainitako musika-festa handi bat izango dena.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Asteazkena 22 Iraila, 2021

Sarrerak salgai Brahms Jaialdirako

Euskadiko Orkestrak 21-22 Denboraldia inauguratuko duen 'Brahms Fest' kontzertu-programako sarreren salmenta aktibatu berri du. Irailaren 27an hasiko da, Iruñean, eta hamar hitzordu izango ditu guztira, gainerako ohiko hiriburuak ere gehituta: Donostia, Gasteiz eta Bilbo.

Robert Treviñok zuzendutako lehen programa honek Johannes Brahmsen obren maratoi bat proposatzen du: bere lau sinfoniak, biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bi kontzertuak.

Asteartea 14 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bost kontzertu eskainiko dituzte urriaren 20tik azaroaren 5era

Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian kontzertu banatan aurkeztuko dute elkarrekin bi euskal taldeek Elkar diskoetxepean argitaratuko den eta euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa. Dagoeneko salgai daude kontzertu guztietarako sarrerak 10 eurotik 26 eurora bitarteko prezioan.

Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.

Osteguna 09 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak ‘Americascapes’ aurkezten du, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Ondine diskoetxearekin egindako bigarren grabazioa

Ondine diskoetxearen (Naxos Taldea) 'Americascapes' diskoaren nazioarteko argitalpenari ekin zaio aste honetan. Robert Treviñoren zuzendaritzapean, erregistro diskografiko berri honek oso ezagunak ez diren lau egile amerikar ditu ardatz —Loeffler, Ruggles, Hanson eta Cowell— eta urriaren 1etik aurrera egongo da salgai.

Serie honetako lehen grabazioak Maurice Ravelen obra sinfonikoak hartu zituen barne eta nazioarteko hedabide espezializatuetan harrera bikaina izaten ari da.