Osteguna 03 Otsaila, 2022

‘Elkano’ proiektuaren baitako Joël Mérahren obra baten estreinaldia, Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren argudio ugarietako bat

‘Elkano’ proiektuaren baitako Joël Mérahren obra baten estreinaldia, Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren argudio ugarietako bat

Mei-Ann Chen orkestraren podiumera igoko da lehendabizikoz programa heterogeneo batekin. Bertan, azpimarratzekoa da ‘Elkano: Mundubira musika bidelagun’ proiektuko hirugarren lanaren estreinaldia: Joël Mérahren, ‘Jakinduriaren usaina’. 

Gainera, Varvarak Bartoken ‘Pianorako 3. Kontzertua’ eskainiko du Beethovenen ‘7. Sinfonia’-rekin amaituko diren kontzertuetan.

ABAO Bilbao Operaren Denboraldian Mozarten La Clemenza di Tito arrakasta osoz estreinatu ostean, Euskadiko Orkestrak indar betez berreskuratzen du bere Kontzertu Denboraldia eta laugarren programa aurkezten du orain, ‘Beethoven + Bartok + Mérah’ izenekoa, ohiko lau hiriburuetan: larunbatean, otsailak 5, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehen eta asteazkenean, otsailak 7 eta 9, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, otsailak 8, Gasteizko Principal Antzokian; eta ostegunean, otsailak 10, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Programa honek interes handiko argudio musikal ugari dakartza.

Batetik, orkestrak Elkano: Mundubira musika bidelagun ibilbide luzeko proiektuari ekingo dio berriro programa honetan, Juan Sebastian Elkanoren lehen mundubiraren 500. urtemuga gogora ekartzen jarraitzeko. Proiektu horren baitan, Euskadiko Orkestrak bost obra enkargatu zizkien bost euskal konpositoreri, bidaiaren zati guztiak musikaz hornitzeko eta, konposizioak batuta, zeharkaldia bere osotasunean islatzeko. 2022a izango da proiektu honen konposizio-bidaiaren amaiera eta, pandemiaren zeharbidean oztopo asko gainditu ondoren, hirugarren konposizioaren estreinaldia ekarriko du programa honek: Joël Mérahren Jakinduriaren usaina. Elkano proiektuaren lehen obrak –Mikel Chamizoren Navigare necesse estek–, bidaia hasi aurreko abentura-irrikari eta ziurgabetasunei erreparatzen zien; eta bigarrenak –Mikel Urquizaren Mis monstruos marinos izenekoak– Elkanoren garaiko elezaharren arabera urruneko itsasoetan bizi ziren fantasiazko izaki haiek piztutako lilura transmititzen zigun. Kapitulu berri hau –Joël Mérahren Jakinduriaren usaina–, berriz, Elkanoren eta berarekin zihoazen gizonen buruaz jabetu zen bakearen ideiak animatzen du, Ozeano Barea zeharkatu zuten une hartan. Magallaesek bataiatu zuen hala ozeanoa, zeharkaldi horretan aurkitu zuten klima lasaia zela-eta. Mérahk Joxean Artzeren poema batera jotzen du ideia hori azpimarratzeko. Orkestra barruan kokatutako soprano batek abesten du poesia hori, eta Christina Daletska ukrainar interprete handiak izango du eginkizun hori estreinaldi honetan.

Bestetik, Varvara pianista moskutarrak Bela Bartoken Pianorako 3. Kontzertuari –birtuosismoaren eta sakontasunaren arteko oreka ezin hobea eskatzen duenari– hegoak emateko ardura izango du. Varvarak 2012an egin zuen jauzi nazioartera, Zuricheko Geza Anda lehiaketa irabazi ondoren, eta errepertorioko obra handiak jo izan ditu Inbal, Gergiev, Zinman, Vasary eta beste hainbat zuzendarirekin batera; alabaina, ez ditu maiz jo Bartoken lanak. Euskadiko Orkestrarekin egingo duen debuta, beraz, aukera apropos-aproposa izango da egungo pianojole interesgarrienetako batek egile hungariarrari buruz duen ikuspegia ezagutzeko.

Zuzendari taiwandar-amerikar Mei-Ann Chenek Euskadiko Orkestrarekin egingo duen debut honetan programa Ludwig Van Beethovenen 7.Sinfoniarekin amaituko da, alemaniar musikagile ezagunaren sinfonia aurreratuenetako gisa jotzen denarekin. Estatu Batuetako orkestra garrantzitsuenetako batzuekin maiz egin izan du lan Chenek (Atlanta, Chicago, Houston, etab.), eta oso inplikatuta dago bere jaioterriko –Taiwaneko– musika-jarduerarekin; izan ere, Taiwango Orkestra Sinfonikoaren Udako Jaialdia zuzentzen du 2016tik. Alabaina, Chicago Sinfoniettan (horren zuzendaria da 2011az geroztik hona) erregulartasun handiagoz lantzen ditu bai errepertorio garaikidea bai XX. mendekoa, eta oso kritika onak izan dituzten hainbat diskotan grabatu du musika hori. 2021eko irailaz geroztik, Chen Styriarte jaialdi ospetsuko orkestraren zuzendari titularra ere bada: Grosses Orchester Graz orkestrarena, hain zuzen.

Varvara eta Chen 19/20 Denboraldirako programatuta zeuden, baina pandemiaren hasierak eta konfinamendu orokortuak bi gonbidatuak zeuden programa gauzatzea eragotzi zuten. Azkenean, Denboraldi honetako programa berri batean gurekin artean izateko aukera izango dugu.

 

 

Sarrerak Iruñean soilik salgai

 

Pandemiari lotutako gaur egungo murrizketak direla-eta, ez da sarrerarik egongo salgai Bilbo, Donostia eta Gasteizko kontzertuetan. Bai, ordea, Iruñeko Baluarte Auditoriumeko kontzerturako: 10 eurotik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak euskadikoorkestra.eus webgunean zein auditoriumaren webgune eta leihatilan.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig