
Euskadiko Orkestrak Mahlerren laugarrena interpretatuko du Semyon Bychkov handiaren batutapean Musika-Música Jaialdian
Serena Saenzek beteko du soprano papera martxoaren 6an, 19:30ean, Euskalduna Jauregian izango den kontzertu honetan.
Mozart, Beethoven, Schubert, Haydn, Brahms eta Mahler izango dira ordezkatutako konpositoreetako batzuk martxoaren 5etik 7ra eskainiko diren 36 hitzorduetan, 20 urte bete berri dituen Bilboko jaialdi honetan.

Euskadiko Orkestra aste honetan ETB3ko ‘Ene Kantak‘ saioan
2 eta 10 urteko haurrei zuzendutako saio honek Euskadiko Orkestraren egoitzara egindako bisitaren emaitza lau ataletan eskainiko du aste honetan, astelehenetik ostegunera, egunero 20:00etan, ETB3n.

Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak bat egin dute ‘Gutizia’-n
Garikoitz Mendizabal txistularia eta Euskadiko Orkestra elkartu egin dira jatorri ezberdinetako hainbat egilek txistu eta orkestrarentzat idatzitako zortzi obrako disko bat grabatzeko. Helburu dute instrumentu honentzako errepertorioa areagotzea eta, horren bidez, nazioartean hedapen nabarmenago bat lortzea.

Judith Jauregui pianojolea izango da protagonista Euskadiko Orkestraren Iruñeko kontzertu berrietan
Orkestrak ‘Enigmatikoa’ programa berreskuratuko du hurrengo astelehen eta asteartean, otsailak 15 eta 16, Iruñeko Baluarte Auditoriumean, Judith Jaureguik interpretatuko duen Beethovenen 'Pianorako 1. Kontzertua'-rekin eta Schumannen '2. Sinfonia'-rekin, Jaume Santonjaren batutapean.

Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa larunbateko Miramongo Matinéean
Roda Hirukoteak Beethovenen eta Brahmsen obrak interpretatuko ditu, instrumentu-formazio honentzat erreferenteak direnak, Denboraldiko bederatzigarren Matinéean, larunbat honetan, otsailak 13, 11:00etan, Miramonen.

Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du Iruñean berreskuratutako bi programarekin eta berri batekin
Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du, Denboraldiko kontzertu kopuru handiena mantentzeko asmoz. Semyon Bychkov eta Judith Jáuregui bezalako artista ezagunen parte-hartzea iragartzen du orkestrak.