Ostirala 24 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak Brahms Jaialdi batekin inauguratuko du Denboraldia

Euskadiko Orkestrak Brahms Jaialdi batekin inauguratuko du Denboraldia

Irailaren 27tik urriaren 13ra Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu Iruña, Donostia, Gasteiz eta Bilbon ‘Brahms Fest’ programaren baitan, Johannes Brahms musikagile alemaniar ezagunari eskainitako musika-festa handi bat izango dena.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Joan den Denboraldiari Schubert musikagilearen obrekin eman genion hasiera, eta Euskadiko Orkestraren aurtengo ekitaldiari, berriz, Johannes Brahms konpositoreari eskainitako festa handi batekin ekingo zaio. Orkestrak, kasu honetan, maratoi musikal bat proposatzen du, egilearen sinfoniak, Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bere bi kontzertuak barne hartuko dituena. Hori guztia Robert Treviño titularrak zuzendutako hamar hitzordutan, ohiko lau hiriburuetan, irailaren 27tik urriaren 13ra bitartean (ikus datak, orduak eta auditorioak beherago).

 

 

Johannes Brahms, XIX. mendeko ezinbesteko konpositorea

 

Brahms adeitsua, gustu xume eta sentimendu handiko gizona zen, burges txiki onbera, eta Beethoven, Berlioz edota Liszt gaztearen muturreko pasioekin alderatuta, bizitzaren aurrean jarrera erabat ezberdina zuen. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko musika-obra bikainenetako batzuk sortu zituen. Nabarmentzekoak dira bere lau sinfoniak, ezinbestekoak munduko orkestra guztietan.

Brahmsen musika hautatu zuen Robert Treviñok titular gisa gure orkestran egin zuen lehenengo kontzertuan, eta Brahms oraindik ere indarrean dagoela erakutsiko du Brahms Fest jaialdi honetan. Nazioartean sona handi duten hiru solista gonbidatu ditu abagune honetarako: Dmitri Makhtin biolinjolea, Alexey Stadler biolontxelojolea eta Tom Borrow pianojolea.

Brahms Fest-en programari buruzko informazio gehiago hemen.

 

 

 

Lau programa ezberdin hamar kontzertutan

 

Hiri guztietako hitzorduak batuta, orkestrak lau programa ezberdin eskainiko ditu guztira, eta nahi duten ikusleek kontzertu-maratoi oso bat egin ahal izango dute.

1. Programa

2. Programa

3. Programa

4. Programa

Biolin eta biolontxelorako kontzertua

1. Sinfonia

Biolin eta biolontxelorako kontzertua

2. Sinfonia

Pianorako 2. kontzertua

3. Sinfonia

Pianorako 3. kontzertua

4. Sinfonia

 

  • Irailak 27 (19:30): Baluarte, Iruña. 1. Programa
  • Irailak 28 (19:30): Kursaal, Donostia. 1. Programa
  • Irailak 29 (19:30): Kursaal, Donostia. 2. Programa
  • Irailak 30 (19:30): Principal, Gasteiz. 2. Programa
  • Urriak 2 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 2. Programa
  • Urriak 5 (19:30): Principal, Gasteiz. 3. Programa
  • Urriak 6 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 3. Programa
  • Urriak 8 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa
  • Urriak 11 (19:30): Baluarte, Iruña. 4. Programa
  • Urriak 13 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko hamar kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 eta 35 euro artean, euskadikoorkestra.eus webgunean, eta baita auditoriumetako leihatiletan eta webguneetan ere.

Gure orkestrako abonatuei, ikasleei, 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei, langabetuei eta beste kolektibo batzuei (Artium, Kursaal Eszena…) tarifa bereziak aplikatuko zaizkie sarrerak erostean. Horrez gain, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan, beti ere eserlekuak libre badaude.

 

 

21-22 Denboraldia

 

Erronkaz betetako Denboraldi baten hasiera

 

Duela urtebete programatutako artista eta obren berreskuratzea, musika asko eta ona deskubritzea eta euskal gizartean dugun rol garrantzitsua berrestea izango dira Kontzertu Denboraldi berri honen ardatz nagusiak.

Helburu hau bete ahal izateko, gure auditoriumetara sona handiko artista garrantzitsu ugari bertaratuko dira: Pinchas Steinberg, Pinchas Zukerman, Pietari Inkinen, Mei-Ann Chen, Varvara, Yulianna Avdeeva eta Dmitri Makhtin. Gure lurraldeko artista handiak ere izango ditugu gurean, besteak beste, Ainhoa Arteta, Asier Polo, Donostiako Orfeoia eta Iruñeko Orfeoia.

Euskal sorkuntzaren alde egiten jarraituko dugu eta Pascal Gaigne, Joël Mérah eta Teresa Catalanen obrak estreinatuko ditugu. Azken bi sorkuntza hauek Euskadiko Orkestrak enkargatutakoak dira Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektuaren baitan, 2022ko udazkenean azken helmugara iritsiko den ekimena.

Denboraldiko mugarri garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira hasierako Brahms jaialdia, Brahmsen Requiema eta Mahlerren 2. Sinfonia bezalako obra handien presentzia (azken hau gure berpizte kolektiboa irudikatzeko) eta Zhou eta Dutilleux bezalako konpositore ez hain ezagunen musikaren deskubrimendua.

21-22 Denboraldiari buruzko informazio gehiago eta materialak hemen.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar