
Euskal Herriko Gazte Abesbatza izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Lurraldeko ahots onenetako asko biltzen dituen koru honek XX. eta XXI. mendeetako musikarien obrak interpretatuko ditu, Badings, Lauridsen, Hawley eta Ibáñezenak, besteak beste.

H.E.C. Laukoteak ‘Alemaniarrak don’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean
Ludwig Van Beethoven eta Richard Strauss alemaniar konpositore ezagunek idatzitako piano-kuarteto banaz osatuko da kontzertua.

Pinchas Zukerman biolinjole ospetsuak hartuko du batuta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo kontzertu-programan
Israeldar musikari famatuak biolinjole eta zuzendari rol bikoitzean parte hartuko du Orkestrak martxoaren 8tik 13ra eskainiko dituen kontzertuetan, eta horietan Beethovenen 'Biolinerako kontzertua' eta Dvoraken '8. Sinfonia' interpretatuko ditu.

Quintetto Appassionato taldeak ‘Klarinetea eta haria’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean
Hari-laukoteak eta klarineteak, guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak, Mozarten bi obra eskainiko dituzte: ‘Hari-laukoterako divertimentoa’ eta ‘Klarinete- eta hari-kintetoa’.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Xabier Otaolearen obra berria, ‘Izozmendi’, aurkeztuko du Gasteizen
Mélanie Levy-Thiébauten zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Gasteizen eskainiko den kontzertu bakarrean euskal musikagile gaztearen konposizio berria aurkeztuko du. Programa Bachen, Stravinskiren eta Sibeliusen obrek osatuko dute.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek ‘Marie-Antoinette’ produkzio berria aurkezten dute
‘Croissant, Plié eta Relevé’ izenburupean, otsailaren 14a eta 21a bitartean aurkeztuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian erregina frantsesa entzutetsuaren bizitzari buruzko obra. Produkzioaren munduko estreinaldia martxoaren 29tik 31ra izango da Château de Versaillesen.