Osteguna 07 Martxoa, 2019

H.E.C. Laukoteak ‘Alemaniarrak don’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Larunbat honetan, martxoak 9, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, Miramongo Matinéeak 18/19 Denboraldiko hamaikagarren hitzordura iritsiko dira H.E.C. Laukotearen ‘Alemaniarrak don’ izeneko kontzertuarekin. Taldea honako musikariek osatuko dute: Maialen Rezabal (biolina), Monika Mazur (biola) eta Beatriz Linares (biolontxeloa), hirurak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kideak, eta Amaia Zipitria (pianoa).

Kontzertua Ludwig Van Beethovenen 3. kuartetoa pianoarekin obrarekin hasiko da. ‘Allegro vivace’ bizkor batekin abiatzen da kuartetoa, eta arintasunez errimatutako lehen motibo jostagarri batek bigarren motibo atsegin batera garamatza azkar batean. Erdiko ‘Adagio con espressione’ mugimendua askotariko konposizioa da, erdiko ahotsean eskainia, melodikoki oso sotila, xumea, eta ia meditaziora bultzatzen duena. ‘Rondo-allegro’ gozo batek ematen dio obrari amaiera sinpletasun alai moduko batekin.

Matinéearen bigarren eta azken obra Richard Straussen Kuartetoa pianoarekin izango da. Bigarren sinfonia amaitu berritan, Richard Straussek hogei urte baino ez zituenean idatzi zuen obra hau Berlingo Tonkünstlervereinak antolatutako lehiaketa batera aurkezteko. Lehen saria eskuratu ostean, 1885ean aurkeztu zuen obra jendaurrean Meiningenen, eta Strauss aritu zen pianoan estreinaldi horretan. Strauss bera harrituta geratu zen obraren arrakasta ikustean, bere ustetan ez baitzen, inola ere, “partitura atsegin eta erakargarria”. Eta, egia esan, obraren harrera ona izan zen arren, kuarteto hau ez da sarri interpretatzen harrezkeroztik. Obraren dimentsioak izugarriak dira, eta bere egikera Straussen beraren Bigarren sinfoniarena bezain konbentzionala da. Lehen notetatik nabari daiteke Johannes Brahmsek idatzitako kuartetoei egiten dion omenaldi argia.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al