
Salgai daude Miramongo Matinéeen sarrera eta abonamenduak
Euskadiko Orkestraren ganbera-musikako zikloa urriaren 11n hasiko da 16 musika-hitzordu berrirekin. Miguel Ituarte eta Bilboko Koral Elkartea bezalako gonbidatu bereziak izango dira protagonista denboraldiko programazioan, gainerakoan Euskadiko Orkestrako kidez osatutako talde ugari izango dituena.

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak ‘Kontzertua & Proiekzioa’ eskainiko dute larunbat arratsaldean, irailak 20
Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostiako Zinemaldiak Euskadiko Orkestrak Zinemaldiaren baitan eskainiko duen zinemako musikaren kontzertua aurkeztu dute. Belodromoa Zinemaldiaren lehen larunbatean irekiko da musikazale, zinemazale, eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta film horien eszenen muntaketa elkartzen dituen ikuskizuna eskaintzeko.
Ikus-entzunezko plazerez betetako ordu eta laurdeneko tartea izango da, irailaren 20ean (larunbata), arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa da.

Euskadiko Orkestrak Otoño Musical Soriano jaialdiaren 33. edizioa inauguratuko du bihar
Elena Sancho Pereg, Marife Nogales eta Vocalia Taldeak osatuko dute ahots-taldea François Lopez-Ferrerrek zuzendutako kontzertuan. Bihar izango da, irailak 4, 20:00etan, Soriako Audientziaren Jauregian.

Euskadiko Orkestrak ‘Kantuz’ ikuskizunean hartuko du parte, ‘Ura Bere Bidean’ ekimenaren estreinaldia Gipuzkoan
Illunbeko pabilioiak abenduaren 13an hartuko du ‘Kantuz’, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria. Euskadiko Orkestrak ekitaldi osoan parte hartuko du, eta 25 euskal artista eta talde baino gehiago pasako dira eszenatokitik.
Sarrerak irailaren 3an jarriko dira salgai ‘Ura Bere Bidean’ komunitatearentzat, eta irailaren 4an publiko orokorrarentzat.

Gaur jarri dira salgai 25/26 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak
Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 25/26 Kontzertu Denboraldiko hitzorduetarako sarrerak.

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldiari hasiera emango dio Musika Hamabostaldian Guridiren ‘Amaya’-n parte hartuz
Euskarazko opera honen kontzertu-bertsioa abuztuaren 9an (larunbata) izango da, 20:00etan, Kursaalen. Euskadiko Orkestrak Bernsteinen ‘West Side Story’ obra interpretatuko du abuztuaren 20an, 20:00etan, Kursaalen, hau ere kontzertu-bertsioan.
Donostiako jaialdian birritan parte hartzeaz gain, Euskadiko Orkestrak hainbat grabazio egingo ditu abuztuan, eta horien artean nabarmentzekoa da Aldaveren 'Akelarre' obra gorenaren erregistroa.
- 1 of 146
- Noticias siguientes