
Robert Treviñok Mahlerren aditua dela erakutsiko du
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra mundu osoan aintzatetsia izaten ari da Gustav Mahlerren musikaren zuzendari nabarmen gisa. Hain zuzen, konpositore bohemiarraren 'Bederatzigarren sinfonia' izango da protagonista Orkestrak maiatzaren 6a eta 10a bitartean Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen eskainiko dituen kontzertuetan.

Alma Hirukoteak Beethovenen eta Dohnányiren obrak eskainiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean
'Beethoven miresgarria eta Dohnányi zoragarria’ izeneko kontzertua apirilaren 13an izango da 11:00etan Miramongo Auditoriumean.

19/20 Denboraldia: Bidaia ezezagunean barrena
Robert Treviñok hirugarren denboraldiari ekingo dio zuzendari titular gisa ideia eta proiektu berriekin, epe luzeko begirada musikalari eta Orkestraren hobekuntza artistikoari jarraipena ematen. Oraingoan ere sei kontzertu-programa zuzenduko ditu eta Orkestra Pariseko Théâtre Champs-Elysées eszenatoki enblematikora eramango du.

Alfonso Gómez pianojole gasteiztarra eta Andra Mari Abesbatza, hurrengo kontzertu-programaren protagonistak
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular ohi Hans Graf itzuli egingo da Beethovenek idatzitako eta kontzertu-aretoetan gutxitan interpretatzen diren obra koralez osatutako programa batekin. Kontzertuak Xostakovitxen '1. Sinfonia'-rekin osatuko dira, errusiar konpositoreak 18 urte baino ez zituenean konposatutako lana.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek ‘Marie-Antoinette’ Château de Versaillesera eramango dute mundu-estreinaldirako
Produkzio berriaren estreinaldia martxoaren 29a eta 31 bitartean izango da Parisko metropoliko eszenatoki entzutetsuan, ‘Opéra Royal: les grands concerts de Versailles’ ziklo prestigiodunaren baitan.

Euskal Herriko Gazte Abesbatza izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Lurraldeko ahots onenetako asko biltzen dituen koru honek XX. eta XXI. mendeetako musikarien obrak interpretatuko ditu, Badings, Lauridsen, Hawley eta Ibáñezenak, besteak beste.