
Euskadiko Orkestrak 'Carmen' operan parte hartuko du Musika Hamabostaldian 24/25 Denboraldia hasteko
Azken egunotan, orkestra Georges Bizeten lan famatuaren entseguetan dabil, eta emanaldia Kursaalen izango da, abuztuaren 8an eta 10ean. Halaber, Euskadiko Orkestrak beste kontzertu bat emango du abuztuaren 14an, Senperen, Musika Aitzaki zikloaren barruan. Eta kontzertu sinfoniko-koral bat Donostiako Orfeoiarekin, abuztuaren 23an, Kursaalen.
Donostiako jaialdian izango duen partaidetza oparoaz gain, Euskadiko Orkestrak kontzertuak eskainiko ditu hurrengo hilean Lekeition eta Bergaran, eta Richard Straussen lanak grabatuko ditu Miramonen, Ondine zigiluarekin kaleratuko den disko berrirako.

Gaurtik aurrera salgai daude Euskadiko Orkestraren 24/25 Kontzertu Denboraldiko abonamenduak
Abonamenduek 10 kontzertu hartzen dituzte barne eta Bilbon, Iruñean eta Donostian jarri dira salgai 80 eurotik aurrera.

Euskadiko Orkestrak Rakhmaninoven ‘Pianorako 2. Kontzertua’ berreskuratuko du Kontzertu Denboraldiari amaiera emateko Iruñean
Federico Colli pianojoleak piano-errepertorioko obrarik ezagun eta zailenetakotzat jotzen denari egingo dio aurre. Giancarlo Guerreroren gidaritzapean, kontzertuak Richard Straussen bi obra izango ditu bigarren zatian.
Ekainaren 18an izango da Baluarte Auditoriumean martxoan atzeratu behar izan zen kontzertu hau, eta sarrerak salgai daude, 10 eta 38 euro bitartean.

Euskadiko Orkestra euskal artista handiz inguratu da Gabriel Erkorekaren album berrian
Juanjo Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Mena artistak Euskadiko Orkestrarekin aritu dira Gabriel Erkoreka Bilboko konpositorearen hiru lan grabatzeko.
Ondine finlandiar zigilu entzutetsua arduratu da berriz ere albuma mundu osoan sustatzeaz. CD formatuan eta plataforma digital ugaritan eskuragarri dago jada.

Musikeneko orkestra-zuzendaritzako ikasleek Euskadiko Orkestraren podiuma estreinatu dute
Joshua Franken, Aritz Labrador eta Sara Liton izan dira orkestraren zuzendariak Beethovenen ‘Fidelio’-ren oberturan, Denboraldiari amaiera emateko kontzertuen atarikoa eskaintzeko.
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko hiru ikasle horiek orkestrako titularrarekin, Robert Treviñorekin, prestakuntza-plana egin dute eta emaitza egunotan aurkezten ari dira Euskadiko entzuleen aurrean.

Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Enescu Ensemblerekin
Hari-sekzioko zortzi interpretek osatutako taldeak kontzertu monografiko bat eskainiko dio George Enescuri, Errumaniako konpositore garrantzitsuenetako bati. Matinéea larunbat honetan izango da, ekainak 8, 11:00etan, Miramonen, eta sarrerak salgai daude 11 eurotan.