
Salgai 23-24 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak
Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 23-24 Kontzertu Denboraldiko hitzordu guztietarako sarrerak.

Euskadiko Orkestra Erkorekaren disko bat grabatzen ari da euskal artista handiek lagunduta
Juanjo Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Mena artista bikainak Euskadiko Orkestrarekin batera ari dira grabatzen egunotan Miramonen Gabriel Erkoreka musikagile bilbotarraren hiru obra. Grabazioa datozen hilabeteetan argitaratuko da.

Euskadiko Orkestrak 23/24 Denboraldiari hasiera emango dio Mahlerren ‘Sinfonia milakoena’ handian parte hartuz Musika Hamabostaldian
Abuztuaren 18an (20:00) musika klasikoko jaialdiak Kursaal Auditoriumeko eszenatoki gainean bilduko ditu, Robert Treviñoren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arlo instrumentalean; Donostiako Orfeoia, Iruñeko Orfeoia, Easo Eskolania eta Easo Gazte Abesbatza abesbatza-pasarteetarako; eta bakarlarien pasarteetarako punta-puntako ahots ugari.

Sarrerak salgai Bilboko Arriaga Antzokiko ‘Die ersten Menschen’-erako
Euskadiko Orkestrak Abonu Denboraldiaren baitan eskainiko duen lehen opera Arriaga Antzokiaren ekoizpena da eta 2024ko apirilaren 18an eta 20an izango da.
Dagoeneko salgai daude publiko orokorrarentzat ikuskizunaren sarrerak. Euskadiko Orkestraren abonatuek %25eko deskontua eskuratuko dute sarreren erosketan.

Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Belle Époque Laukotearekin
Hari- eta piano-taldeak Gabriel Fauré eta Robert Schumannen garai Erromantikoko kuartetoak interpretatuko ditu larunbat honetan, ekainak 3, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Robert Treviño eta Euskadiko Orkestra Kontzertu Denboraldiaren gailurrera iritsiko dira ‘Gainditzea’ programarekin
Chopinen ‘Pianorako 2. Kontzertua’-rekin, Yulianna Avdeevaren eskuetan, eta Xostakovitxen ‘15. Sinfonia’-rekin amaituko du orkestrak ‘Tragediatik gainditzera’ eraman duen Denboraldia.
Kontzertuak ekainaren 2tik 9ra izango dira Donostia, Iruña, Bilbo eta Gasteizen, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.
