Orkestra
Ohar fiskala
Dohaintza ematearen abantaila fiskalak
Lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak egiteko foru-aldundiek hiru lurralde historikoetan ezarritako abantaila fiskalei buruzko informazioa emango dizugu:
Dohaintza-emaileak pertsona fisikoak badira:
- Gipuzkoako eta Arabako pertsona fisikoek, zuzeneko zenbatespeneko araudiko jarduerarik egiten ez badute, zergak arindu ahal izango dituzte errenta-aitorpenaren kuota osotik: lehentasunezko jarduerei zuzendutako zenbatekoaren % 30. Dena den, kenkari horren oinarria ezingo da izan errentaren oinarri likidagarriaren % 30 baino handiagoa.
- Bizkaiako pertsona fisikoek, zuzeneko zenbatespeneko araudiko jarduerarik egiten ez badute, zergak arindu ahal izango dituzte errenta-aitorpenaren kuota osotik: lehentasunezko jarduerei zuzendutako zenbatekoaren % 45. Dena den, kenkari horren oinarria ezingo da izan errentaren oinarri likidagarriaren % 35 baino handiagoa.
Dohaintza-emaileak jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten pertsona juridiko edo fisikoak badira:
- Gipuzkoako eta Arabako erakunde edo pertsona juridikoek lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak Sozietateen gaineko Zergan gastu kengarritzat jo ahal izango dituzte, eta, gainera, dohaintza horiei dagokien Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan % 18ko kenkaria eskatzeko eskubidea izango dute (kuotaren gehieneko kenkaria % 35a dela).
- Gipuzkoako eta Arabako pertsona fisikoek lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak Sozietateen gaineko Zergan gastu kengarritzat jo ahal izango dituzte, eta, gainera, dohaintza horiei dagokien PFEZaren kuota osoan % 18ko kenkaria eskatzeko eskubidea izango dute (kuotaren gehieneko kenkaria % 30a dela).
- Bizkaiko erakunde edo pertsona juridikoek lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak Sozietateen gaineko Zergan gastu kengarritzat jo ahal izango dituzte, eta, gainera, dohaintza horiei dagokien Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan % 45eko kenkaria eskatzeko eskubidea izango dute (kuotaren gehieneko kenkaria % 35a dela).
Horrez gain, Bizkaian, lehentasunezko jarduerak sustatzeko publizitatean eta iragarkietan gastatutako doako zerbitzu-prestazioen kasuan, zerga-administrazioari eskaera eginez gero, kenkariaren oinarria gastu osoa edota lehentasunezko jardueren publizitatean egindako inbertsio osoa izango da. Kontrakoa gertatuz gero, kenkariaren oinarria gastuaren edo inbertsioaren % 25 izango da.
Araudi aplikagarria:
- Gipuzkoa: 3/2004 FORU ARAUA, apirilaren 7koa, irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako entitateen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzkoa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2004-04-19.
- Araba: 16/2004 FORU ARAUA, uztailaren 12koa, irabazi asmorik gabeko Arabako entitateen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzkoa. Arabako Aldizkari Ofiziala 2004-07-21.
- Bizkaia: 4/2019 FORU ARAUA, martxoaren 20koa, irabazi asmorik gabeko Bizkaiko entitateen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzkoa. Bizkaiako Aldizkari Ofiziala 2019-04-04.
Hurrengo ekitaldiak
Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa
1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar 

Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise11 Az
Bertan behera
Bertan behera Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Bertan behera
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise12 Og
13 Or 

Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale14 Lr 

Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián
4. Matinéea: La Brisa Ensemble15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al 

Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski24 Ar 

Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña
Falla / Debussy / Stravinski25 Az 

Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Falla / Debussy / Stravinski26 Og 

Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski27 Or 

Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski29 Ig
30 Al





