Herrialde-mailako orkestra bat

Gure historia

https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/ose_victoria_eugenia.jpg?itok=6HMnHKR7,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/ose_gilbert_varga_teatro_colon_buenos_aires.jpg?itok=e8TWpra6,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/ose_gilbert_varga_konzerthaus_berlin.jpg?itok=DeQriayg,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/ose_dr_deseo_cjuantxo_agana2.jpg?itok=0Zjdb_ZW,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/ose_katia_marielle_labeque_cjuantxo_egana2.jpg?itok=B6heJnQE

Erkidego mailako lehen orkestra sinfonikoa Estatuan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Musika zuzendari zen Imanol Olaizolari eskaturiko proiektu batean oinarrituta sortu zen. Enrique Jorda izan zen talde sortu berriaren lehen aholkulari artistikoa eta zuzendaria. Bere atzetik, Euskadiko orkestraren kalitatea eta proiekzioa handitzeko ardura zuzendari ezberdinen ardura izan da. Egun, Robert Treviño da bere zuzendari titularra. Jun Märkl, Andrey Boreyko (zuzendari gonbidatu nagusia), Andres Orozco-Estrada, Gilbert Varga eta Cristian Mandeal, Mario Venzago, Hans Graf, Miguel Angel Gomez Martinez, Matthias Kuntzsch, Maximiano Valdes eta Jorda bera, ohorezko zuzendari izendatua ere, dira orkestraren goranzko bide hori gidatzeko ardura izan dutenak.

Orkestra zuzenean

Euskadiko Orkestraren jarduerak, ongi egituratua, dinamikoa eta euskal kulturgintzan txertatua, 100 kontzertu baino gehiago eskaintzen ditu denboraldiko, ziklo ezberdinetan banatuta eta, halaber, estatuko zein nazioarteko musika-erakundeekin lankidetzan.

Bere jardueran bizkarrezurra den Abonu-denboraldian zehar, orkestrak lau kontzertu-ziklo eskaintzen ditu urtetik urtera: Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Kursaal Auditoriumean, Gasteizko Principal Antzokian eta Iruñako Baluarte Auditoriumean. Aipatuetan, entzute handiko zuzendari askok parte hartu dute: Yehudi Menuhin, Krysztof Penderecki, Christopher Hogwood, Yakov Kreizberg, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Giovanni Antonini, Jesus Lopez Cobos, Gerd Albrecht, Joana Carneiro edo Jose Ramon Encinar, esaterako. Orkestrarekin lan egin duten bakarlarien zerrenda oso garrantzitsua da ere: Maria Joao Pires, Frank Peter Zimmermann, Mischa Maisky, Antonio Meneses, Christian Zacharias, Leonidas Kavakos, Radu Lupu, Arcadi Volodos, Heinrich Schiff, Vadim Repin, Hélène Grimaud, Branford Marsalis, Michel Camilo, Martin Grübinger, Martin Fröst, Elisabeth Leonskaja, Alban Gerhard, Pinchas Zukerman, Joaquin Achucarro, Maria Bayo, Carlos Alvarez, Carlos Mena, Ainhoa Arteta, Marta Zabaleta, Asier Polo eta abar luze bat. Tradizio koral handiko gure testuinguruan, bestalde, Orkestrak harreman estua mantentzen du Donostiako Orfeoia, Bilboko Koral Elkartea, Iruñeko Orfeoia, Andra Mari Abesbatza edo Easo Abesbatza bezalako erakundeekin. Nabarmentzekoa da ere Malandain Ballet Biarritz bezalako erakunde artistiko ezberdinekin egiten duen lana: bere zulogunetik, ondoko ikuskizunetako musikaz arduratu da: Magifique, Cendrillon eta Ederra eta Piztia.

Ondoko zikloek orkestraren kontzertu-eskaintza osatzen dute: “Miramongo Matinéeak”, ganbera-musikari eskainitako formatu txikiko baina kalitate handiko zikloa; eta haurrei eta familiei eskainitako zikloa (“Musika Familian”) eta eskolei zuzendutako hori (“Eskola Kontzertuak”). Horiei guztiei, “Musika Gela” ekimenaren bidez gauzaturiko jarduerak gehitzen zaizkie ere.

Herrialde-mailako orkestra den heinean, erregularki parte hartzen du ondoko jaialdi eta ekimenetan: Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen (OLBE) denboraldia eta Bilboko Musika-Música jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia, Musique en Côte Basque jaialdia, Musikaste, etab., bai eta gure herriko udalerri ezberdinetan (“Orkestra Herrietan”).

… Baita etxetik urrun ere. Gure lurraldearen ondare kulturalaren enbaxadore den orkestra honentzat, nazioarteko birak garrantzi handia dute. Austria, Argentina, Alemania, Brasil, Txile, Suitza, Frantzia, Britainia Handia eta Italia bira horietako jomuga batzuk dira. Aipatuetan, arrakasta handiko kontzertuak eskaini dira Vienako Konzerthaus, Buenos Airesko Colon Antzoki, Municheko Prinzregententheater, Berlingo Kontzerthaus, Düsseldorfeko Tonhalle, Sala Sao Paulo, Milango Auditorium, Versailles Jauregiko Opéra Royal edo Veneziako Biennalea bezalako areto ospetsuetan. Estatu-mailako edo nazioarteko orkestrekin trukatzeak egiteko politikari esker, bere musika beste latitude batzuetara eraman du Orkestrak eta, aldi berean, atzerriko orkestrak dakartza gure aretoetara.

Etengabe hazten doan soinu-funtsa

Euskadiko Orkestrak, halaber, soinu-artxibategi garrantzitsu bat dauka, euskal musikagileen lan sinfonikoak gehienbat landu dituen bere politika diskografiko biziari esker. CLAVES etxeak Grupo Mondragonen babesarekin argitaratu duen Euskal Konpositoreen Bilduma aipatu beharra dago. Egunera arte egin den euskal musikagileen lanak biltzeko proiektu garrantzitsuena da. Baina euskal musikaren maisulanei iraunkortasuna emateko bere nahia bilduma honetaz haraindi doa. Horren adibide gisa, XX. mendeko euskal musikaren lan garrantzitsuenetako bat den Francisco Escuderoren Gernika operaren lehen grabazioa (Decca) edo Jose Maria Usandizagaren La Llama operaren grabazioa, kontzertu-bertsioan (Deutsche Grammophon). Musika-ondareari biziraupena emateaz gain, orkestrak horren hedatzea sustatzen du ere, eskaera berriak egiten baitizkie, erregularki, euskal musikagile ezberdini, gazte edo dagoeneko ospetsu izan. Eta horren isla da Orkestraren 30. urteurrena ospatzeko eginiko Tesela konposizio-proiektua ere.  Tesela , jatorri ezberdineko zortzi musikagileri eginiko eskaera da: Euskal Herriaren inguruko beren ikuskera lan batean islatzea eskatu zitzaien. Aipatu lanak kontzertu batean estreinatu ziren, eta disko batean bildu ondoren BBVA Fundazioaren laguntza esklusiboarekin.

Orkestra bizia

Euskadiko Orkestra izaki bizi eta moldakorra da, beste kultura-lurralde ezberdinekin esperimentatzearen aldeko apustua egin duena. Benito Lertxundi, Kepa Junkera, Ken Zazpi, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Mike Oldfield edo Jorge Drexler dira gure jardueraren atal honetan orkestrarekin aritu diren artistetako batzuk. 2001eko gure kontzertu telematikoa aitzindaria izan zen Interneten; hamabost urte beranduago, sarea da Dr. Deseo eta Zea Maysekin izandako lankidetza esklusiboki aurkezteko erabili dugun auditoriuma: 420.000 entzule baino gehiago lortuz (oraindik gora doan zenbatekoa). Filmetako soinu-bandak beste euskarri oso erakargarri bat dira musika sinfonikoa jendarteari helarazteko, eta are gehiago azken urteotan arrakastarik handiena izan duten filmen bitartez egiten bada: Ocho apellidos vascos, Un monstruo viene a verme (Goya 2017), Lo Imposible, El mal ajeno, Submergence, etab., Fernando Velazquezen eta Wim Wenders edo J.A. Bayona bezalako zuzendarien eskutik.

 

Administrazio-kontseilua da orkestraren erakunde-egiturako organo gorena. Kultura sailburu eta Orkestrako Presidentea da bere burua. Aipatuaz gain, ondokoak dira bere kideak: Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailburuordea eta Kultura Zuzendaria, hiru lurralde historikoetako kultura diputatuak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak. Bestalde, Orkestraren musika-ibilbidearen definizio eta garapenean laguntzen duen Batzorde Artistiko bat dago ere.

Primo Tempo (Kutxa, 2007). Euskadiko Orkestraren lehen 25 urteak jasotzen dituen liburua. Taldeko testigantza hau orkestraren musika-ibilbidearen hastapenak gertutik bizi izan zutenen testigantza pertsonal ugariz osatua dago.

Ondoko erakundetako kide da orkestra:

  • Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartea (AEOS gazteleraz)
  • Hezkuntza Kontzertuetako Sustatzaileen Sarea (ROCE gazteleraz)
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (kide kolektiboa)
  • Donostia hiriko Urrezko Domina (2013)
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 martxoa, 2023 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Antsietatea Roderick Cox Donostia / San Sebastián
Antsietatea
11 Lr
11 martxoa, 2023 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Hemiola Laukotea Donostia / San Sebastián
11. Matinéea: Hemiola Laukotea
11 martxoa, 2023 Larunbata, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Antsietatea Roderick Cox Bilbao/Bilbo
Antsietatea
12 Ig
13 Al
13 martxoa, 2023 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Antsietatea Roderick Cox Donostia / San Sebastián
Antsietatea
14 Ar
14 martxoa, 2023 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Antsietatea Roderick Cox Pamplona/Iruña
Antsietatea
15 Az
16 Og
16 martxoa, 2023 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Antsietatea Roderick Cox Vitoria/Gasteiz
Antsietatea
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
20 martxoa, 2023 Astelehena, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Boléro Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Boléro
21 Ar
21 martxoa, 2023 Asteartea, 11:30 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Boléro Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Boléro
22 Az
23 Og
24 Or
25 Lr
26 Ig
27 Al
28 Ar
28 martxoa, 2023 Asteartea, 19:30 h.
Bestelako jarduerak Bira Poloniara Robert Treviño Varsovia Sarrerak erosi
Bira Poloniara
29 Az
29 martxoa, 2023 Asteazkena, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Bira Poloniara Robert Treviño Wroclaw Sarrerak erosi
Bira Poloniara
30 Og
30 martxoa, 2023 Osteguna, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Bira Poloniara Robert Treviño Krakovia Sarrerak erosi
Bira Poloniara
31 Or
31 martxoa, 2023 Ostirala, 19:30 h.
Bestelako jarduerak Bira Poloniara Robert Treviño Katowice Sarrerak erosi
Bira Poloniara