Abonu Denboraldia 2020/21

Abonu Denboraldia

Denboraldi honetan Erromantizismoaren eraikuntzan jarriko dugu arreta, musika arte gisa aldarrikatzen duen eta hausnarketa filosofikora bultzatzen duen mugimenduaren eraikuntzan, alegia.

Informazioa

Denboraldi honetan Erromantizismoaren eraikuntzan jarriko dugu arreta, musika arte gisa aldarrikatzen duen eta hausnarketa filosofikora bultzatzen duen mugimenduaren eraikuntzan, alegia. Musikari lehen aldiz izaera sublimea eman zitzaion aro horretan. Garrantzia nabarmena izango dute Schumann, Schubert eta Wagner bezalako konpositoreek, egun ezagutzen dugun formazio sinfonikoaren eredua finkatzeko ekarpena egin zutenak. Haiek, era berean, beste autore handi batzuengana eramango gaituzte, Mahler, Bartok eta Rakhmaninov kasu, musika aldarrikatzeko eta, horrekin, baita gizakia eta bizitza ere.

Zuzendari gisa, Robert Treviñoz gain, Reinhardt, New eta Bihlmaier gazteak eta Tabachnik eta Graf beteranoak izango ditugu. Lugansky pianojolea, Kolar eta Gluzman biolinjoleak eta Ferrández biolontxelojolea izango dira bakarlari gonbidatuak Denboraldi honetan.

Kontzertuak eta Sarrerak