Miramongo Matinéeak 2024/25

Miramongo Matinéeak

Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloak Denboraldi berri bat aurkezten du, hogeita hamahirugarrena, eta musikaren mila aurpegiak poltsikoko formatuan ezagutzera gonbidatzen gaitu. 

Informazioa

Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloak Denboraldi berri bat aurkezten du, hogeita hamahirugarrena, eta musikaren mila aurpegiak poltsikoko formatuan ezagutzera gonbidatzen gaitu. Gure Denboraldi Sinfonikora gonbidatutako hiru bakarlari, esperientzia eta gaztetasuna aurrez aurre jartzen dituzten nazioarteko izarrak, izango dira protagonista nagusiak. Alde batetik, ia sei hamarkada eszenatoki gainean eman dituen Pinchas Zukerman eta Amanda Forsyth. Bestetik, Christoph Sietzen, 31 urte besterik ez dituen arren dagoeneko erreferente dena, gure orkestrako kideez inguratuko da perkusiozko kontzertu monografiko bat eskaintzeko, eta ikuskizun bikaina izango da. Hari-talde txikiak nagusi izango dira programazioan, eta noizbehinka zikloa ezaugarritzen duen formatu txikitik aldenduko da, esaterako, 16 kide izango dituen Izai ganbera-taldearekin, eta dozenaka ahots Gabriel Baltesen aginduetara jarriko dituen Kup Taldearekin.

Babeslea: Kutxa Fundazioa

Kontzertuak eta Sarrerak