Miramongo Matinéeak

16. Matinéea: Barrococo

C. M. von Weber
Andante & Rondo ongarese [11']

P. Juon
Oktetoa [35']

Data eta Lekua

31Maiatza, 2025Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

Carl Maria von Weber eta Paul Juonen garai Erromantikoko lanak entzuteko aukera izango da Miramongo Matinéeen 24/25 Denboraldiaren amaiera-kontzertu honetan.

Lehenik eta behin, Barrococok Weberren Andante & Rondo ongarese interpretatuko du. Weber mugimendu Erromantikoaren aitzindaritzat eta Mozarten eta Berliozen arteko loturatzat hartzen da. Obra hau Weberrek 1809an bere anaia Fritzentzat idatzi zuen biola eta orkestrarako konposizio gisa. 1813ko urrian, Weberrek berak fagot eta orkestrarako moldaketa bat egin zuen bere lagun Georg Friedrich Brandtentzat, eta Barrococo taldeak interpretatuko duen obra Michael Rot-ek fagot eta hari-laukoterako XX. mende amaieran egindako moldaketa da.

Bigarrenik, Paul Juonen Oktetoa entzungo dugu. Moskun jaio arren, Juonek Berlinen lan egin zuen gehienbat eta mugimendu Erromantikoaren amaierako konpositore alemaniarren taldeko kidetzat jotzen da. Juon Brahms eta Stravinskiren arteko katebegi galdu gisa hartu izan da. Okteto honetan, Juonek ia atzean utzia zuen bere errusiar herentzia, eta lehen mugimenduaren aurreneko konpasetatik bide berri bat irekitzen du. Gaiak erabat tonalak dira, baina musikak sentimendu modernoa du. Brahmsen musikaren izaerako Erromantizismotik igaro ondoren, Juon pixkanaka soinu arin, neoklasiko, ia frantses baterantz doa.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

Jarduera inklusiboa - Gertu Kultura


Artistak

Anne-Marie Harmat

Anne-Marie Harmat

Biolina

Itziar Prieto

Itziar Prieto

Biolina

Arkaitz Martínez

Arkaitz Martínez

Biola

Jon Larraz

Jon Larraz

Biolontxeloa

Óscar Diago

Óscar Diago

Oboea

Sara Zufiaurre

Sara Zufiaurre

Klarinetea

Anne Charlotte Lacroix

Anne Charlotte Lacroix

Fagota

Marianne Tauzin

Marianne Tauzin

Tronpa

Vincent Planes

Vincent Planes

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al