Musika Gela
Informazioa
Musika Gelaren 25/26 Denboraldiak arrakasta handiz estreinatutako bi ekoizpen dakartza: Musika tantak, aniztasuna sustatzen eta goraipatzen duena, eta Logelan logale haur kantata erraldoia. Gainera, bi proposamen berri aurkezten ditu, orkestraren Denboraldi Sinfonikoaren tankera berean, Ravel eta Arriagaren oroitzapena aldarrikatzen dutenak, lehenaren jaiotzaren 150. urteurrenean, eta bigarrenaren heriotzaren 200. urteurrenean.
Nobedadeen kapitulu horretan, alde batetik, Ravelen unibertsoan murgiltzea proposatzen dugu, Nire ama antzara ekoizpenean. Charles Perraulten ipuinen eta itzal-antzerkiaren magiaren bitartez, gaur egungo errepertorioan funtsezkoa den Ma mère l’oye interpretatuko du zurezko haize instrumentuen boskote batek. Bestetik, Arriaga bizi da kontzertuan Juan Crisostomo de Arriagaren figura berezi eta ezezaguna hurbilduko diegu familiei. Musikagile bilbotarra hogei urte bete aurretik hil zen baina bere bizi laburrean oso emankorra izan zen.
Aniztasuna, inklusioa, dibertsioa, emozioa eta berrikuntza dira gure proposamenen gakoetako batzuk gazteentzat, 'ARTIS+: artea, gizarteratzeko' ekimenaren helburuak jarraituz. Euskadiko Orkestrak bere egiten ditu balio horiek guztiak hitzordu bakoitza ahaztezina izan dadin.