Nire ama antzara
M. Ravel
Nire ama antzara
I. Basoko loti ederraren Pavana
II. Erpurutxo
III. Itsusia, Pagodetako enperatriza
IV. Ederraren eta Piztiaren arteko elkarrizketak
V. Maitagarrien lorategia
Data eta Lekua
-(e)tik gora
5 €Informazioa
Maurice Ravelek Ma mère l’oye lana lagun batzuen seme-alabentzat idatzi zuen. Haurrentzako bost pieza azpitituluarekin, lan hau Charles Perrault idazlearen ipuinetan oinarritzen da. Elementu horietatik abiatuta, gure proposamenak hitzen ordez irudiak jarriko ditu zuzeneko musika duen itzal-antzerki batean, eta haur bakoitzaren esku utziko du kontakizunak norbere iruditerian berreraikitzeko lana. Haize-boskote batek emango dio bizia lan eder honi.
Familiei irekitako saio lasai formatuan eskainiko da Donostiako bigarren kontzertua. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.
Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean.
Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.
.jpg)
Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.
Artistak

Oihana Kontxeso
Flauta

Óscar Diago
Oboea

Luis Cámara
Klarinetea

François Proud
Fagota

Marianne Tauzin
Tronpa

Mikel Cañada
Ideia

Marta Bocos
Itzal-antzerkia, gidoia eta gida didaktikoa
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

















