Musika Gela

Musika tantak

Y. Romero
Canción Galtzagorri eta Mairu / Mendiko musikariak / Mari naiz

E. Grieg
Peer Gynt. La mañana

S. Ezquiaga / Y. Romero
Musika munduan

C. Saint-Saëns
Carnaval de los animales. Fósiles

W.A. Mozart
Serenata nº13

C. Saint-Saëns
Carnaval de los animales. El cisne

Herrikoia & I. Cepas
Tarantella Napoletana. Pizza project

C. Saint-Saëns
Carnaval de los animales. El elefante

Y. Romero 
Handpan magikoak

V. Horton
Xalala riki riki

S. Ezquiaga / Y. Romero
Diversidad relativa

Y. Romero 
Kolore-tanten dantza / Ni naiz eta zu zara

Data eta Lekua

25Urria, 2025Larunbata, 12:00 h.Donostia / San SebastiánMiramon (Saio lasaia)

-(e)tik gora

5 €

Informazioa

Ikuskizun hau inklusiboa eta interaktiboa da, batez ere familientzat diseinatua, eta bertan musika, euskal mitologia eta ikusleen partaidetza uztartzen dira. Mari, Mairu eta Galtzagorri bezalako kondairetako pertsonaien eta gaitasun ezberdinak dituzten artisten presentziaren bitartez, unibertso magiko bat sortu dugu, non talentu bakoitzak bere lekua aurkitzen duen aniztasunak guztiok aberasten gaituela erakusteko.

Familiei irekitako saio lasai formatuan eskainiko da kontzertu hau. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.

Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean.

Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.

Kontzertuaren aurretik, 10:45ean, Sentsibilizazio-tailer bat egingo da, osagarria, aukerakoa eta doakoa (sarrera eskuratu duenarentzat), prestatzeko, elkarreragiteko eta esperimentatzeko. Izen-ematea: musikagela@euskadikoorkestra.eus

 

Artistak

 

Marie Gaillard, biolina
Gabriel Mesado, biolontxeloa
Paloma Torrado, kontrabaxua
Sara Zufiaurre, klarinetea
Xabier Peña, perkusioa
Nacho Soto, pianoa
Simón Ezquiaga, Dánae Riaño, Iñaki Cepas, kantua
Alberto Pérez, Ibai Murillo, aktoreak eta abeslariak
Mikel Hernández, Beñat Mendizábal, Ibai Mendizábal, Xabier Solano, dantza
Jon Ander López, bateria
Álvaro Polo, handpan
Eli Arabaolaza, sentsibilizazio-tailerra
Yamel Romero, gidoia eta konposizioa
Mikel Cañada, ideia eta zuzendaritza


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

Jarduera inklusiboa - Gertu Kultura


Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar