Osteguna 24 Iraila, 2020

20/21 Denboraldi honetan ere, Euskadiko Orkestrak zaindu egingo zaitu

20/21 Denboraldiaren irudiaren zati bat
20/21 Denboraldiaren irudiaren zati bat

Bizi dugun pandemia honetan gure lehentasuna kontzertu-denboraldia ahalik eta osoen mantentzea izan da, betiere zure segurtasuna bermatzeko neurriak betez. Jarraian, Denboraldi honek aurrekoekin alderatuta izango dituen berezitasun batzuk azalduko dizkizugu.

Edukiera murrizketei aurre egiteko abonatu taldeen sorrera

 

Gure auditorioen ohiko okupazio handia bateraezina da indarrean dagoen edukiera-murrizketarekin. Horregatik, hiri bakoitzean abonatuak bi taldetan banatu ditugu, Donostian izan ezik (han lau izango dira):

 

 

 

Auditorio seguruak

Gure egoitzek gogor egin dute lan beren eremuak gozamenerako gune seguruak izan daitezen:

  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.
  • Segurtasun-tartea eta aretoko langileek sartzeko eta irteteko emandako jarraibideak errespetatuko dira.
  • Sarreran derrigorrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea.
  • Kontzertura garaiz joatea gomendatzen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo beren webguneetara: kursaal.eus / euskalduna.eus / principalantzokia.org / baluarte.com

 

 

Atsedenik gabeko programa laburragoak

 

Kontzertuak laburragoak izango dira eta atsedenik gabe egingo dira, pasilloetatik igarotzea ahalik eta gehien saihesteko.

 

 

Sarreren salmenta eserlekuak libre egotearen arabera

 

Sarreren salmenta kontzertu bakoitza egin aurreko egunetan aktibatuko da, beti ere eserleku librerik balego. Informazio eguneratua: euskadikoorkestra.eus

 

 

Doikuntzak programazioan eta abonamenduaren prezioan

 

Orkestrak ordezko planak ditu programak aldatzeko. Hala ere, gerta liteke kontzertukopurua murriztu behar izatea edota horietako batzuk bertan behera uztea. Hala balitz, Denboraldi amaieran egingo lirateke doikuntzak abonamenduaren prezioan.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar